Urnieta (Gipuzkoa)

Aballarriko elezaharra

Aballarriko elezaharra Aballarri izeneko lekuan plaka bat jarrita dago hildako hernaniar baten omenez. Aballarriri buruzko esaera edo elezaharra: Buruntza menditik harria botatzen hasi zen Sanson, Adarreko Puntara jaurti nahi zuen, baina behi-kakatan irrist egin eta orain dagoen lekuan erori zen, Aballarrin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-028-055 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aballarri izeneko lekuan plaka bat jarrita dago hildako hernaniar baten omenez. Aballarriri buruzko esaera edo elezaharra: Buruntza menditik harria botatzen hasi zen Sanson, Adarreko Puntara jaurti nahi zuen, baina behi-kakatan irrist egin eta orain dagoen lekuan erori zen, Aballarrin.

Transkripzioa

-Goian Aballarri jartzen dun batian, Aballarri ta bestia..., Aballarri deitzen zaio Sansonek botatako harriya emen dala edo. Haundi bat!, harri haundi bat kuadratua ta; haren deitzen zaio, eta handik honuntza etorri ta zea batian jarriya do Hernanikuan mutillan zea jartzen du ta oso ondo kuidatzen duena. Alanbriakin eta jarriya do, beti loriekin eoten da urte guzin. Bai, ta harriyan zean daka plaka jarriya, ormigoiakin hartuta. Zein zan eta nola-noiz hil zan eta dana.
-Aballarri hoi zer zan ba?
-Aballarri esaten due garai baten Buruntzan hemengo mendiya Buruntza da, ta ein emen zun abaillakin Sansonek harriya hara bota bihar zula, ta irrista!; Adarreko puntaa botatzeko idea emen zun Buruntzati, ta behi-kaketan irritatu zalako eroi emen zitzaiyon hor harriya. Ja-ja, esaera du zean, Aballarri hor, hor eroi zan eta jarri Aballarri izena. Taberna're bado hemen Aballarri.
-Zertarako nahi zun bota ba harri hori?
-Sanson fuerzudo bat zalako, indartsua zalako. Jendiak ateatako zea izango da dena. Istoriya izango da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia