Hilario Lekuona Mitxelena
Urnieta (Gipuzkoa) (1931-2017)
Biografia
Oiartzunen jaio zen eta 5 urte besterik ez zituela, ama alargun gelditu zen. Artikutza aldera joanda dagoen Arandaonsoro baserrian morroi egon zen 8 urte zituenetik 11 bete zituen arte, ardiak umatzeko denboraldian laguntzeagatik. Amak, alargundu eta handik urte batzuetara, beste gizon batekin ezkontzeko hitza eman zuen eta Urnietara joan ziren bizitzera. Kaletik oso hurbil zegoen baserri batean pasa zuen gainerako haurtzaroa; Afrikan soldadu zegoela, ama hil zen. Soldaduskatik etorri zenean, gau-eskolan ibili zen eta handik aurkitu zuen "manesitas navarras" lantegian lana. Bertan erretiratu zen eta Urnietan bizi izan da gerora ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URN-028 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute