Urnieta (Gipuzkoa)

Gaitzetsitako arkumea maitatzeko trikimailuak

Gaitzetsitako arkumea maitatzeko trikimailuak Ardi batek bere umea gaitzesten zuenean (titia eman nahi ez zionean), sagardo tinan sartzen zituzten ama eta umea, eta gehienetan lortzen zuten maitatzea, baina ez beti. Hildako arkumearen larrua ere jartzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-028-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ardi batek bere umea gaitzesten zuenean (titia eman nahi ez zionean), sagardo tinan sartzen zituzten ama eta umea, eta gehienetan lortzen zuten maitatzea, baina ez beti. Hildako arkumearen larrua ere jartzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ardia izango dezu zuk seguraski, ardiekin ari ginen lehenago eta. Ardiak gaitzetsa egiten duenian umia...
-A, hoixe nun. Tinilla hartan sartzen giñun. Arkume arra baldin bazan, beste ardin bat umia kendua txarra zulako, eta ume-hazitzaile ona bea, itten giñun ez bazun hartu nahi tinilla hartan sartu biyak. Ta han hartuazi beai. Ta askotan batzuk ez zuen hartu nahi izaten, eta lehango bean hildako umian larruba jarri gaiñian eta hola hartzen zuen (barreak).
-Usaitik?
-Usaitik eta, bai. Ez zuen hartu nahi izaten. Batzuek aixa hartzen zuen, bestiek ez. Bean larruakin bai, bean larruakin bastante. Derrigorreko hortan'e azkeneako jartzen zien batzuk, e, baiño denboa askua zeatuta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia