Urnieta (Gipuzkoa)

Azeri-isatsak, mihilua eta pixa-belarrak

Azeri-isatsak, mihilua eta pixa-belarrak Beste zenbait sendabelar aipatzen dituzte: azeri-isatsak, mihilua, pixa-belarrak...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-025-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beste zenbait sendabelar aipatzen dituzte: azeri-isatsak, mihilua, pixa-belarrak...

Transkripzioa

-Beste bat gelditu zaizue kontatzeko, azeri-buztanana.
A: -A! Aber, harrik botatzeko.
MJ: -Ja! Harrik botatzeko? Harrik botatzeko azari-buztanak. Azari-isetsa're esaten diye.
A: -Azari itsesa. Ez degu ondo pronunziatzen eta. Azari-itsesa.
MJ: -Eta geo milluba. Hua're baratzan aldatuta [dakat]. Anixan usaiya du harek. Milluba. Hori're baztar... Nik Ormazetik (Ormaiztegitik) ekarrita aldatu nun. Ormaiztegiko kamiyo baztarretik ekarrita aldatu nun. Eta geo pixa belarra esaten diyou. Beste belar bat. Baatza guztia hartzen ari ziaten, aldatu nittun, baztarrian aldatu nittun eta gue semiak jata moztu zun segadorakin eta ez da berrittu. Eta geo eman zian dendako..., nik askotan eman det hoi, eta eman zizkidan baiƱo ez dakit itsatsiko dan, ez dakit. Hoik hirurak batea. Ta harrek desegingo dittu, zuk botako dittuzu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia