Urnieta (Gipuzkoa)

Piko-hostoak eta diarrea-belarrak

Piko-hostoak eta diarrea-belarrak Piko-hostoak erakusten ditu: eztularen aurka onak izaten dira; jaso eta ihartzen utzi behar dira. Diarrea-belarrak erakusten dituzte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-025-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Piko-hostoak erakusten ditu: eztularen aurka onak izaten dira; jaso eta ihartzen utzi behar dira. Diarrea-belarrak erakusten dituzte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno, hok piko-hostuak. Katarruantzako, eztulantzako.
-Hoik ze egiten dira, infusiuan?
MJ: -Bai, infusiuan. Nahi badezu esniakin egosi ta nahi badezu urakin egosi.
-Ta jasotzeko?
-Ihartu. Hari batian sartu ta sekatzen jarri, ta sekatzian...
-Txintxilik?
-Toki illuna biharko du edo?
JM: -Ganbaran jartzen dittegu guk, ganbaran. Han illuna do, hoi bai. Hara bestia.
A: -Hau diarrea belarra. Diarreantzako. Estamua gaizki baldin badaukazu gora ta behera edo zea.
-Erakutsiko dezu, mesedez?
-A: -Bai. Hemen oain gutxi do zea ta. Hemen hostua ta zea bado hemen.
MJ: -Txortenak erakutsi dixkan, txortenak.
A: -Hau luxe-luxia izaten da; eta hau da belarra izaten duna. Baiña oain ihartua do eta. Hau luzia izaten da eta hau zea.
-MJ: -Hoi loria du.
-Moria da, ezta?
MJ: -Moria bai. Hau bide baztarretan ateatzen da.
MJ: -Hoi Arano aldea izango dira baztarretan.
A: -Izango dittuzu igual.
-Hau ere infusiuan...
JM: -Bai, bai. Nahi dezun aiña, aldiz hartu. Bai, bai, gora ta behera.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia