Hainbat sendabelar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-025-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: URN-025/037
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Natura » Meteorologia
Transkripzioa
A: -Pasmo belarra ezagutzen dezu?
-Esplikatu nolakua dan.
MJ: -Batzuk loria gorri antxa izaten due, bestiak roxaua...
A: -Arrastaka jartzen da pasmo belarra.
-Lore gorrixka duena?
MJ: -Bai. hoik danak hara nonbait dira. Oain, tokiz zeatzen ai dia, e. Leheno baatza ta baatz izkiñan eta gobernatu eta oillua libre, ta oilluak ibillitako tokia zeatzen baldin badezu, hua botiketako ona da. Ta geo beste bat ibiltzen deu zea, pulmoniyana ta katarruana ta belarra.
A: -Ta katarruantzako're bai, pulmoni belarra.
MJ: -Ta maiatzian kitto gelditzen da belar hoi, ez dezu gehio billatuko.
-Pulmoni belarra zein da, nolakua da?
A: -Txe-txe-txe-txia, oso gutxi ikusiko dezu. Gue batzan, batza daka honek, eta batzan asko ateatzen da. Ez dakit hotzangatik edo zeengatik, asko ateatzen da.
MJ: -Ta gaiñentzian ez zenduke billatuko hemen izkin hontan.
A: -Iñon ez.
MJ: -Etxe zar pareta botatzen bait da, han eta. Esan dedana, oilluak ibili baldin badira [...] ta hua gorrittu, han da. Da rarua oso.
-Lorerik badu?
MJ: -Ez, koxkor ttiki-ttikiak ateatzen dittu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!