Platanondoa ona da
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-024-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: URN-024/024
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-Platanua're oso txarra esaten due. Nun dakat platanua? Platanuakin indako mahia, eta hemen zeak'e bai, alkik'e. Alkik'e badia platanuakin iñak. Hok. Hau hala da, platanua.
-Zeorrek iña hori're.
-Bai. Danak, platanua.
-Txarra omen zala baiño.
-Baiño hoi're hemen batek esan zian bazakala ta bihar ote nun edo, hola esan zian. Ta "ona al da" ta, "bai, ona dek". "Beno, ona baldin baa hartuko dit baiño txarra baldin bada ez, e! Bueno, bota zak ilbeheran". Ta ez dakit zer zan, oktubrian edo nobienbre edo hola zan zerbaitt'e, eta "ilbeheran bota zak eta jungo nak". Eta geo etorri zan eta esan zian: "E, bota diu, e!". "A bai?". "Bai". Jun ta ikusi nun ta markatu nittun nundik moztu, ta geo moztu eaman taillerrea. Ekarri ta neonek zerratu nittun ta hor egondu dia.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!