Urnieta (Gipuzkoa)

Upel motak

Upel motak Upelak tamaina diferentetakoak izaten dira. Beraien handienak 3.000 litro hartzen zituen. Badira 600ekoak ere. Zur klase ezberdinak erabiltzen dira upeletan. Hiru mila litrokoak oso sagardo ona ateratzen zuen. 1.500ekoa gerezi-zurez egina zen eta sagardo gorrixka ateratzen zuen. Seboz estali behar zaizkie zirrikituak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-023-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Upelak tamaina diferentetakoak izaten dira. Beraien handienak 3.000 litro hartzen zituen. Badira 600ekoak ere. Zur klase ezberdinak erabiltzen dira upeletan. Hiru mila litrokoak oso sagardo ona ateratzen zuen. 1.500ekoa gerezi-zurez egina zen eta sagardo gorrixka ateratzen zuen. Seboz estali behar zaizkie zirrikituak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Tamaiña diferentetako upelak izango ziran.
-Bai, bai, hoi bai.
-Zenbat litrokuak edo akordatzen zea?
-Hor upela bat bazan hiru milla litrokua ta bestia izango zan milla ta bostehunekua edo hola ta geo bestiak ttikiauak, seirehunekuak eta holakuak. Holakuak zien.
-Material diferentetakuak ere bai igual.
-Egurra diferentiakin iñak? Bai. Horrek'e diperentziya izaten du, e; sagarduantzako diperentziya izaten du horrek'e. Upel haundi hua oso ona zan, ta beste esan dedan milla ta bostehun litroko hoi, hoi zan geriziakin eiña, ta horrek ateatzen zun beti sagardua gorriyaua. Ta beti gustua're pixkat diferentexiaua edo. Ontzi guzik ez dia gusto iguala ematen diyenak, e; ez dia.
-Politta izango zan lan hoi dena, zaila baino... Gero barrika barrenian sebua edo zeozer ematen...
-A bai, upelai bai. Barrikai ez, barrikai ez zitzaiyon sebua ematen. Han ez zeon sartzeko tokirik eta hua itten zan jarri kanpuan eta urakin, pixkat irikita eoten zien, ta urakin ase. Baiño upel haundiyan ez do eitteik hoi. Upel haundiya in bihar da sebuakin jarri. Baiño harrek'e bee lana badu, e, bee lana badu. Ez badezu ondo sebotzen geo sagardua alde itten hasten da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia