Sagar moten zerrenda
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-022-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: URN-022/027
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-Eta sagar klasiak? Esango al zenizkidake batzuk? Badakit gezak badiala, gazik'e badiala...
-Bai, mordua. Gazik esango dittuu batzuk?
-Bai.
-Piristiña, urtebi haundiya, urtebi ttikiya, goikoetxia, berde agria... Holakotan askotan ez dia goatzen baiño. Urtegik esan dittut; mainttoni ta kapandoja, ta geo boskantoi, aizpitti saarra... Besteikan hola. Badia oandikan beste pare bat. Sagar txuriya edo; santiyo saarra... Klase asko daude hola. Gezak berriz, gezamiña ta mozolua ta, pastolua ta, merkeliña ta, potrokillo sagarra ta, urdanitturri ta. Geo sagar beltza esaten zaiona're bai ta; txori-saarra ta; huartia ta. Bai, hola mordoxka.
-Nik reineta eta errezil sagarra...
-A, hoi gaziya da. Hori ez dizut esan. Bestea mendiyola, gazia.
-Asko daude, ezta? Lehen hainbeste ba al ziran?
-Leheno saasti asko zan basarritan hotan. Bueno. Asko-asko! Leheno ez zan kanpotik sagarrik erosten sagardoa itteko. Sagardozaliak'e dana bertakua. Geo hasi zan, hemen gutxitzen hasi zanian Galizitik ekartzen. Galizitik eta Asturiastik eta Frantzitik, danetatik. Aurten'e Galizitik eta Frantzitik ekarri deu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!