Urnieta (Gipuzkoa)

Garotara joaten zireneko ohiturak

Garotara joaten zireneko ohiturak Garotara asko joaten ziren, ganaduarentzako azpiak egiteko. Garotara nora eta nondik barrena joaten ziren azaltzen du. Bi lagun joaten ziren gutxienez, goizeko ordu bietan etxetik irtenda.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-022-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garotara asko joaten ziren, ganaduarentzako azpiak egiteko. Garotara nora eta nondik barrena joaten ziren azaltzen du. Bi lagun joaten ziren gutxienez, goizeko ordu bietan etxetik irtenda.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero garotaa, osea, ganauentzako azpiya itteko. Mendia asko juten giñen. Eta gue osak eta hoik, ni gutxi ibilli nitzan baiño, ba al dakizu hemen Urneietan Xoxoka baakizu, Xoxokatik barrena jun irikin hor mendiz, hor mendiz Adarra mendin azpikaldetik jun; Etzubi, Etzubitik barrena, Etzubin zeon iñostorra, Onddi edo hor haruzkaldetik, e, ya Arano-eta bista-bistan dala, Etzubin kargatu ta zeera, Ugaldetxora ateatzen zien irikin. Atea ze zirkuito egiten zuen, e. Ugaldetxo frontoiyea. Hor badia erreka hartan Olazar eta; Olazar baiño aurrexeao han goitik behera narra ta arrastan. Gurdiya bestela irauli itten zan eta Narra eusten ziyola. Hua bota behera ... gaiñea ta geo kamiyoz Portu(r)a Hernania. Ta gero ostera hortik behetik gora. Horrea atea beste iri pare bat Hernania ta. Garua bakizu ze jornada etortzen zien. Orduan jende asko ibiltzen zan hor kamiyo hortan. Hor jornaa jornaan gaiñian etortzen zan, Hernaniko ta urnietako ta.
-Egun batian jornada bat nahikua izango zan ba.
-Bai, honbre. Ta goizeko hirutan, ordu bitan eta ateatzen zien, e. Goizeko ordu bitan-eta.
-Josu, garai hortan atera.
... bakarrik aitzeko lanak ez diela hoik izango.
-Ez. Bi laun gutxieneko bihar zien, ba botatzeko ta bestiak kargatu ta bi laun, bai. Ordun garo asko ekartzen zan eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia