Erakutsitako belea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-021-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erakutsitako bele bat izan zuten. Jendeari txapela edo belarritakoak kendu eta horrelakoak egiten zituen. Azkenerako asko narrastu zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: URN-021/030
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Natura » Fauna » Hegaztiak
Transkripzioa
- Ta hemen badaukazue beste hegazti bat, zea.
- Zapalaitza?
- Belia.
- Belia, osea, belia bai, belia zan. Belia zan eo zapalaitza zan, hoi ezin goatuik nao, hortxe eoten zan, hortxe egur horren gaiñian eoten zan, danai burutik txapela igual kentzen ziyen. Ta beste batian, nere anaiya horri, Jexux, esan dedan horri're, kotxia're bazun ta, kotxe zahar bat eta, azpiko zea guztik danak zeatu're bai, arrankatu're.
- Ai ama!
- Bai, zeak, argiyan zeak eta... zizkiyon, bi bider'e bai. Kanpokuak ez zitun ikusi nahi izaten, danak ezautzen zittun harek, ez ez.
- Ordun, etxeko animali bat bezela zenuen hura.
- Igual-igual, ta geo ez dakit hua nola, geo, auzoko etxi hortara jun zan hor egondu zan bolada batian, ta geo ez dakit nola, erretiatu zan. Zikiña zan, geo gaiña, zeatu in zan, zikiña eo nunahi kaka, zea eo itten zittun ta. Ta oain, bestia hor daka, besti hoi ez du ateatzen hoi, baiña hua hemen libre ibiltzen zan. Libre ibiltzen zan, belarritakuak kendu ta, zea, bai, bai, bai, bai.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!