Urnieta (Gipuzkoa)

Ardo mindua behi erditu berrientzat

Ardo mindua behi erditu berrientzat <p>Txahala egindako behiari erreparatu egin behar zaio. Ardoa ematen zitzaien behiei, askotan tabernetan sobratzen zena minduta egoteagatik. Txekorrari gatza botatzen zitzaion amak miazka zezan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-021-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txahala egindako behiari erreparatu egin behar zaio. Ardoa ematen zitzaien behiei, askotan tabernetan sobratzen zena minduta egoteagatik. Txekorrari gatza botatzen zitzaion amak miazka zezan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiño hoi ez da izango, behiai're kasu in berko zaio.
- A, bai. Geo bai, geo behiyai karena ondo itten dun ta erreparatu ta dana, hoixe, hoixe. Kaso in hoixe, kaso in.
- Ta karena ondo botatzeko eta ondo itteko ze, zebaitte...
- Ba hantxe, hantxe botatzen zun, beak botatzen zun, bat'e ez baldin bazun itten, ordun betenaiyuai kaso ein bihar, "beno karenik ez du ba in behi horrek" ta, ordun harek ematen zittun medikamentuk, etxetiken eta haik eman, etxea etorrita.
- Hayek osatzeko, ez dakit ondo ai naizen e? Baiño ardua edo ematen ziyen?
- Geo ardua ematen ziyen, ardua, egun pare bat, hiru batian eo, ba, zea, ardua izaten, ardua, azukria're bai, azukria nahastu ta ematen ziyen.
- Ta hori, zertako izaten zen?
- Hoi, nik indartzeko uste det nik izango zala, indartzeko, geo, pentsuba're apartekua ekartzen ziyen. Eta, ba hobeto zeatzeatikan eo, indartzetaik eo, nik ez dakit ba, hala izango zan, ardua ez dakit ze. Ardua txarra dala esaten due ta, ez dakit, ez dakit, ez dakit.
- Baiña, baserri askotan erabili da...
- Askotan, ardua, bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai. Ardua, ta gazittuba hola, tabernen batian baldin bazeguan, pues baserrita ta bialtzen zittuen, beak [...] behiyentzako, zeatzen zittuen, bialtzen zittuen, bai.
- Ta txekorra...
- Txekorra're, geo, ein bihar zitzayon, zea, txekorrai ondo erreparatu, arnasa zakan edo ez zakan eta beak, gatza bota ta behiyak beak garbitzen zun. Ta seuru txekorra ta, "a lixto".
- Gatza botata?
- Gatza botatzen ziyoen gaiñea, bai, ta beak mingaiñakin garbitzen zun. Bai, holaxe...
- Behi harek denetik izango zun, ardua, azukria, gatza...
- Hoixe, danetatiken.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia