Dena kontatu behar apaizari
Hizlaria(k):
Urdangarin Esnal, Ramon
Zirriak-eta egitea bekatua zen. Apaizari dena kontatu behar zitzaion konfesioan. Lehen gehiegi alde batetik, eta orain beste aldetik. Oraingoen aukera izan balu... ez omen zuen gauza onik egingo, eta alde batera horrela hobe.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko otsailaren 03a
- Iraupena: 0:00:58
- Erref: URN-020/011
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Ez al zeon xirririk eta egiterik?
-Et, et, et. Pekatu zan. Hillero komeniyua hartzea edo konpesatzea luistarren zea. Ta apaizai dana esan bihar ziñon. Ta in zazu pekatu gero hari esateko!
-Dena esan bihar zitzaion apaizai?
-Dana [haik]. Txintxo ibilli biharra zeon. Ordun gehiegiya zan ta oain'e gehiegiya do. Alde batea ta bestea.
-Bi muturretan
-Bai. Oaingo gaztiak bezelako aukera izan banu nik...
-Ze egingo ote zenittun?
-Gauz onik ez nun ingo, ez. Gauz onik ez nun ingo ta hobia. Pekatua errespetatzen gendun.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!