Urnieta (Gipuzkoa)

Santa Leokadiaren erlikia bisitatzera umeak hartuta

Santa Leokadiaren erlikia bisitatzera umeak hartuta Santa Leokadiaren erlikia bisitatzera etortzen ziren leku askotatik familiak umeak hartuta, umeen osasunarentzako ona zela-eta. Hondarribia, Pasaia, Irun... Trenez etorri eta elizara joaten ziren. Gero batzuk herrian gelditzen ziren bazkaltzen eta pilota partiduak ikusten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Santa Leokadiaren erlikia bisitatzera etortzen ziren leku askotatik familiak umeak hartuta, umeen osasunarentzako ona zela-eta. Hondarribia, Pasaia, Irun... Trenez etorri eta elizara joaten ziren. Gero batzuk herrian gelditzen ziren bazkaltzen eta pilota partiduak ikusten.

Transkripzioa

-San Migelaz aparte ze festa gehiago?
-Zerakuak, Azkortekuak.
-Leokadia, Santa Leokadia esan diazu leheno. Ze reliki izaten dia hor?
-Santa Leokadian relikiya. Eta ordun izaten zan umiak ez gaizkitzeko edo, umiak osasuna izateko, umiak guzik hartuta etortzen zien. Uste det Hondarrabi guziya etortzen zala, Pasaia, Irun, Andoain... BaiƱo hemen korreo bat izaten zan, korreua esaten ziyen, tren bat. Eta hua geratzen zan hemen hamarrak laurden gutxitan hola. Pasatzen zun ordulaurden bat bai hemen jendia jetxi ta jetxi ta jetxi. Eta geo hamarretan edo izaten zan meza nagusiya eta danak meza nagusira [umi haikin] Eta geo, klaro, batzuk goizo etortzen bazian, goatzen naiz ni gue izeban etxian eta nola gosaltzen zuen. Ta gero bazkaldu ere itten zuen hor bertan. Ta geo pelota-partiduk izaten zien ordun kontsejupian. Hoi bai, goatzen naiz pelota partiduk nola izaten zien eta. Geo atsaldian ya musika.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia