Errazionamendua eta estraperloa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ditxosozko errazionamendua etorri zen gero. Ematen zituzten garbantzuak hogeita lau ordu eduki behar izaten ziren beratzen. Patata beharrean boniatoa ematen zuten. Patata estraperloan ekartzen zuten Nafarroatik. Olioa hogei duro (100 pezeta) ordaintzen zen, oso garesti. Gipuzkoako gobernadorea Barón de Benasque deitzen zen baina "Ladrón de Benasque" esaten zioten, eta Semana Grande-ri "Semana de hambre".
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: URN-017/019
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Geo ditxosozko razionamendua etorri zan, "que si un cuarto de litro, que si doscientos gramos de azúcar". Geo izaten zian beste patata bezelako zea, bueno haik ez zeon jateik. Geo garbantzuk ematen zittuen eta gure ama zanak eukitzen zittun beratzen hoita lau ordun igual. Ta geo eguarti guztin egosten. Ta hala're harri koskorrak bezelakoak zian. Nik ez dakit nundik ekartzen zittuen garbantzu haik. Ta patatak bezelakuak zian boniato. Baiño guk patata. Naparroa ta juten zan gure osoba ta aitta ta juten zian ta handikan patata-ta ekartzen zizkiuen estraperloan e! Harrapatu izan bazittuen.
- Estraperlo asko izango zen?
- Bueno, ixilikan juten zian Naparroa ta geo oliyua're bueno oliyua're oso gutxi ematen zuen ta hogei duro paatzen gendun ordun e, “hace setenta y tantos años", diru asko zan. Ni goatzen naiz, gure amak azkeneko ttantoaiño nola paderan botatzen aitzen zan. Oain gaiñea, oliyuakin ez giñun prejitzen gauzak ordun.
- Bestelako oliyuan ordezkoik-eta izango zen sebua ta holako.
- Bai, oliyua batzutan txarra ematen zuen razionamentun. Eta geo “gobernadores” bat zan, "Varón de Benasque" eta jarri ziyuen izena "ladrón de Benasque". Eta geo “Semana Grande”n Donostin esaten "Semana Grande no, Semana de hambre". Ta ordungo kontuk holakoxek zian.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!