Urnieta (Gipuzkoa)

Amak arropak garbitu soldaduei

Amak arropak garbitu soldaduei <p>Gerra denboran, kanta asko ikasi zituzten; <em>Cara al Sol</em>, esaterako. Amak arropak garbitzen zizkien soldadu erreketeei. Aurretik, <em>Frente Popular</em>rekoak Urnietako komentuan egon ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran, kanta asko ikasi zituzten; Cara al Sol, esaterako. Amak arropak garbitzen zizkien soldadu erreketeei. Aurretik, Frente Popularrekoak Urnietako komentuan egon ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta geo, klaro Jose Antonion zeak eta. Bueno nik gerra denboran kanta asko ikusi, ikasi nittun. Oain'e kantatzen dittut batzutan, "Cara al Sol" ta. "Las niñas de este pueblo, eulo, se han, no, se han quedado solos, solo". Ahaztu zaizkit.
- Erderaz izango zan?
- Erderaz dana kantatzen giñun ta soldaduk eta klaro, denak gure etxe ingurun'e eondu zian. Ordun, Hernani hartu bihar zuen, gure etxe ingurun eondu zian. Nik ordun hamar urte nittun eta denak kantatu itten zuen ta gure etxian askotan sartzen zian ta "bua". Eta hain kanta guztik ikasi giñin.
- Zerta sartzen zien zuen etxea?
- Gure etxian, pues gure amak erropak igual garbitzen zizkien soldaduri eta gure etxea goatzen nola gure amak eukitzen zittun erropak. Ta esaten zun: “Hoik'e aman semiak dia ba ta”. Ni goatzen naiz nola erropak garbitzen zizken. Denei ez, batzui, asko eoten zian-ta. Gerra denboa hola zan.
- Ze bandotakoai garbittuko zizkaten? Zeiñen aldekoai garbittuko zizkaten erropak?
- Ordun, soldaduk zian reketiak. Bueno, bueno Francon aldekoak. Beste aldekuak, beste aldekuak eondu zian hemen "de Frente Popular"-o. Hoik, hemen komentu haundi bat zan hemen eta komentu hortan, bueno fraille denak alde in bihar izandu zuen, eta komentu hortan eondu zian Frente Popularrekuak o "los rojos" esaten ziyenak ordun.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia