Urnieta (Gipuzkoa)

Gurutzea kendu eskolatik errepublika denboran

Gurutzea kendu eskolatik errepublika denboran <p>Oso gogoan du Errepublika denboran gizon batzuk etorri zirela eskolara gurutzea kentzera. Maistra negarrez hasi zen eta eurek ez zekiten zergatik. Beste ezertan ez zen nabaritu errepublikaren eragina. "El temor de Dios es el principio de la sabidur&iacute;a" letreroa egoten zen eskolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oso gogoan du Errepublika denboran gizon batzuk etorri zirela eskolara gurutzea kentzera. Maistra negarrez hasi zen eta eurek ez zekiten zergatik. Beste ezertan ez zen nabaritu errepublikaren eragina. "El temor de Dios es el principio de la sabiduría" letreroa egoten zen eskolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai. Ta geo ni goatzen naiz.
- Dotriña ikastea.
- Hemen republika jarri zan ta nik zenbat urte izango nittun ba? zortzi urte eo holakon bat. Eta klaro elizan denetan eoten zan gurutzia, maistran pupitrian gaiñian gurutzia. Eta goatzen naiz, gizon batzuk sartu ziala ta gure maistra nearrez. Ta guk ez gendun ezer entenditzen, gizon haik zerta etorri zian, ze itten zuen ta ordun etorri zian gurutzia kentzea, hoi gogoan dakat. Ta gizon haik aurrian dazkat, ta maistra nearrez ta guk esaten giñun: "ze pasatzen da? Zer du?" ta "ez dakit". Ez genekin zerta etorri zian. Hoi zan Republikako denboan. Ta geo gurutzia kendu zuen, geo, bueno geo.
- Beste deusetan nabarittu zen, oraziyotan eta holako zeatan?
- Ez, ez, ez. Hemen elizan bat´e ez zan sartu. Gurutzia kendu bai, hoik in zittuen. Baiño hemen ez, hor kanpuan-ta esaten omen zittuela, baiño hemen ez zuen besteik in. Eskolako gurutzia bakit kendu zittuela ta maistra nearrez ikusten gendula ta guk ez genekila zer zun. Ta gizonak ez genikila zeatik etorri zian ta zer zian ta.
- Ta banderak eta hola kendu al zian?
- Geo esaten zun, bueno hoik geokuak zian, "esto, el temor de Dios es el principio de la sabiduría". Hoi eoten zan letrerua eskolan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia