Urnieta (Gipuzkoa)

Mutilak trajez eta ondo orraztuta jaiegunetan

Mutilak trajez eta ondo orraztuta jaiegunetan <p>Sei anai-arrebatatik neska bakarra zen. Zapatak garbitu, alkandorak lisatu eta abar, lan handia zuten emakumeek orduan. Jaietan oso dotore irteten ziren mutilak, ez orain bezala; traje dotoreaz eta ondo orraztuta. Trajeak ondo zaintzen ziren. Pena ematen dio arropa botatzeak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sei anai-arrebatatik neska bakarra zen. Zapatak garbitu, alkandorak lisatu eta abar, lan handia zuten emakumeek orduan. Jaietan oso dotore irteten ziren mutilak, ez orain bezala; traje dotoreaz eta ondo orraztuta. Trajeak ondo zaintzen ziren. Pena ematen dio arropa botatzeak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aizu, lan dexente izango zenun etxe hartan ez?
- Bai, klaro, eske gaiñea ordun zan denboa haitan aizu, dena zapatak garbittu ta galtzak plantxatu ta geo ordun, trajiakin ateatzen zan jendia eta trajiak onak gaiñea jaitan-ta. Eta bakizu, galtzak plantxatu in behar zian ta alkandorak'e jaitakuak eta zapatak eta denak garbittu ta gaiñea denboa hartan hari irudittu zitzen emakumiak in bihar giñula. Oain ez, oain gizasemiak itten dittue, bere zapatak-eta garbittu, baiño ordun dena emakumiak itten geniyen. Ordun, hola zan biximodua eta geo jai atxaldian ateatzen zian ta denak ondo jantzita. Oain ikusten dittutenian esaten pentsatzen eoten naiz, Jesus! Jendea nola ateatzen dan oain ta ordun nola ateatzen zian.
- Akordatzen al zea mutillai, mutil gazteen janzkera?
- Hoixe goatzen naizela! Guapo asko juten zien.
- Orrazkeraz-eta.
- Bai, bai. Orraztuta. Orraztuta, ez oain bezela, zea ijittuak baiño okerro ibiltzen dia oain. Eta orraztuta, rayakin alde batea ta geo beste anai zaharrena hua, harek atzea uste det orrazten zula.
- Trajea zen nolakuak izaten zian?
- Traje onak, traje onak, aizu. Oain ikusten dittuzu miñistrua holako trajek. Bueno, hoik akaso zeauak izango dittue, baiño izaten zien trajiak zeak iñak, sastriak iñak izaten zian. Ta traji hoi kontu in behar zitzaien, bueno! Ni amak bialdu izandu nau nere anaia gaztenak andregaia Zaldibikoa zun eta egundalako tormenta izandu zan han ta ni Donostitik etorri nitzan ta guardasolakin billa, bestela trajia bustitzen bazitzaiyon eta ordubeteko atrasuakin etorri zan ta hortxe eondu nitzan.
- Haren zain?
- Bai klaro, trajia ez bustitzeko.
- Aman preokupaziyua.
- Bai. Ordun erropai asko beiratzen geniyon guk ta horreatik oain asko kostatzen zagu arropa botatzia. Nei pena ematen dit erropa botatzia, zeatikan ordun hala hainbeste kontu itten geniyon arropai ta jaitakua gaiñea.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia