Soldadutzan Melillara, erdaraz hitz bat jakin gabe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-016-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzara joan zenean, ez zekien hitz bat erdaraz. Kintoan, 31 lagun ziren, eta berari Melillara joatea suertatu zitzaion. Han, zer eginkizun izaten zituen azaltzen du. Ondo pasa zuen soldadutzan; baina gaixo eman zuen hilabete.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: URN-016/041
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
- Eta soldadu jungo ziñan?
- Bai, soldadu egon nintzan, hizketan errex asko nakin gizona, hitz bat erderaz ez nakin. Ta hogeita hamaika laguneko zea giñen, kintua giñen, hogeita hamaika lagun. Ta besteik iñor ez, ta neroni bakarrik tokatu nintzan Afrika, Melilla. bai, Melillan pasau nun soldaduska. Beno, soldaduska. Urruti egotia, gaiñeakuan, gaizki're ez nintzan eondu soldaduskan. Bateri batian sartu ninduen, ta hango kontabilidadia eraman, ta behiyak jetzi, ta geo esne hua partittu zean artian, jefien artian, ta militarrai partitzen zitzaiyen esne hua. Ta ondo pasa nun nik soldaduska. Oain, esnia edaten nun gogotik, ta kalenturakin pasa nitun hogeita hamahiru egun edo, zean.
- Bai e?
- Bai. Nola deitzen ziyoen? Ospitalan moduko zea bat zan, izen rarua deitzen ziyen oso. Han pasa nittun. Baiño brigada oso ona nun, ta ikusten zittun, ganadue ta ondo zainduta zerela, ta ondo kontatuta zerela, ta etxetik ekartzen zian jana; ta nik soldaduska ondo pasa nun, egiya esate ezkeotan. Baiño urruti egotia.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!