Etxeak su ez hartzeko modua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-015-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: URN-015/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Geo gue etxian haiziak-eta ikeragarri izan izandu ohi da, eta suba pizteko bildurrak, etxiak su hartzeko bildurra izaten zan haundiya ordun. Eta gue etxian bazan hortik aurreako holako tamaiñatxo bat. Nik Urnitan basarritan sartu ta atea eiñ izan det baten baiño gehiagotan, ta iñun ez nun ikusten, eta ekonomika bezela bi zulokin. Ta azpitik hautsa ta ateatzen zala, behera juten zan hautsa, ta behetik hautsa ateatzen zala, ekonomika bezela bi zea zittun, bi parrilla bezela ta han haizia zanian.
-Hura babesxeago ala?
-Bai, harek barrukua baizun dana. Ta tximiniak berriz dana bon-bon-bon dana behetik gora. Gora tiratzen du tximiniak. Kia ere harek eramaten du ta.
-Eta beste ekonomika gisako horrek hango suan kia nora ateatzen zan?
-Kanpoa, bai. Kanpoa jarrita zun tuberi bat kia hua zeatzeko.
-Hua seguruxeagua zan ordun?
-Bai, haize-denboako. Oain harek zerak ez zittun haundik eta egur txikiya bihar izaten zun, eta gauza itteko denboa asko bihar. Baiña hua ere itten gendun hegoazia zanian. Pixkat sufritu, baiño... Alde askotara sufrittu giñun eta harekin'e sufrittu in bihar.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!