Urnieta (Gipuzkoa)

Fusilamenduak, mendeku pertsonalen ondorio

Fusilamenduak, mendeku pertsonalen ondorio <p>Fusilamendu asko egon ziren gerra garaian, mendeku pertsonalak zirela-eta. Gerran, PNVkoen eta erreketeen artean zegoen borroka. Gerrak kalte handia ekarri zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-014-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Fusilamendu asko egon ziren gerra garaian, mendeku pertsonalak zirela-eta. Gerran, PNVkoen eta erreketeen artean zegoen borroka. Gerrak kalte handia ekarri zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Fusilaketa asko ta izango zian e? Akordatzen...?
- "Venganzas propias". Herri koskorrotan bengantza propiyak, alkarrekin txoakei batzuk eta bengantzak.
- Ordun problema zein zan, politika bai, baiño pertsonan arteko...?
- Politika. Hori zan rekete, ta gu giñan gure "del pnv". Ordun honbeste gaur bezelako kantidadeik ez zan. Hala ikasten gendun guk, hortan jokatzen gendun: bat o bestia. Oain gehiyo ere bai da, baiña ordun ez. Ordun hola zan gauza. Kalte asko in zun harek, kalte asko. Nei pena eman zian zeatikan hor bizi nintzan, ta bi gizonak hanbeste maite niñuenak, ta hainbeste maitte nittunak nik... "Ta zeatik?" eta "Bai, periodikuan'e aitzen giñunan ta" esan ziyon arrebai. Han eraman dittue. Hirurak, hirurak fusilatuak atsaldeako. Ikeragarrik pasa zian e? Ikeragarrik.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia