Ezkutalekutik atera izanaren prezioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-014-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: URN-014/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Gerra garaian izango zian beste ihes indako jende asko eta...?
- Kalte asko in zuen. Horrek beste baserrien onduan bazeon beste bat, kojua zan ta estudiantia izanduba gaiña. Baserrik giñan hemen ta hemengo frentekok, eta terrenuak alkarren onduan. Ta hoik zian, oain esan deten mutil hoi, ta beste bi arreba, baserriyai zaitzeko. Ta alkarrekin egunero ikusten zian, eta "Batista nun dezue?", Batista zan mutil hau. Ta "A! Utziyozu oain ondo don lekun ondo dao, bai, ta utzi. Honea etortzian edozeiñek daki zer pasako dan ta"; "Ez, emakumia, oain palta itten du oain harek hemen, lan itteko ganadukin-ta ta". Ta ezetz haik, ikera ematen ziyuen, hainbeste in zittuen. Ta hartan, ta hartan, ta hartan, etorri da girua baburrunak eta eitteko girua. Eta ahal zuen bezela, bi ahizpak eta hiru ahizpa zian ta ahal zuen bezela. Ganaduk'e ahal zittuen bezela, "Ekartzeko, ekartzeko Batista. Ni itten naiz jabe, ni itten naiz jabe". Ta "tanto, tanto" esan, ta hainbesteko palta itten zun, ekarri due ba mutilla. Eta iritsi zanian, atsaldian "ya estaba muerto". Hoik denak egik dia e? Zuek ez dittuzue ikusi, ta zuen edadekuak ere ez, baiño esan'e ez baitittue eitten beti gauzak, baiña hoiek hola dia.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!