Urnieta (Gipuzkoa)

Bidegintza Eguna

Bidegintza Eguna <p>Bidegintza Egun bat ere izaten zen. Ez zuten lan asko egiten baina derrigor presentatu behar zuen familia bakoitzeko batek. Eta ez bakarrik zilegien jabeak (baso-jabeak), baita garoa ekartzen zutenak ere</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-011-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bidegintza Egun bat ere izaten zen. Ez zuten lan asko egiten baina derrigor presentatu behar zuen familia bakoitzeko batek. Eta ez bakarrik zilegien jabeak (baso-jabeak), baita garoa ekartzen zutenak ere

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta gero harako bidia iteko eun bat izentatzen zuen, ta holako eunetan guardak abixatzen zun ta. Ez zan bideik eiten, atxurra bizkarrian hartu ta.... Eguna pasatzen zan.
-Ta bidia zer egiten zan, oinezkuentzako edo burdientzako?
-Burdientzako ta, zuluak zianian bete... Inontzako ez. Oain de bidiak eiñak kutxariakin eta dana. Ordun iñontzako ez, iñontzako ez. Ze ia kilometro ta erdin [eutsi biharra] izaten zan ez iraultzeko goitik sartuta ta, hala etortzen giñan... ta. Batez, eguna pasa. Ta jun be ez, jun in bihar zendun, e! Gero erariya jartzen zun, ardua edo sagardua nahikua, herriyak, baiño hara... Herriyak edo zilegitako zerak. Hara jun in ber zendun. Han beti presentatu in bihar zendun famili bakoitzetikan bat. Ta holaxe ibiltzen giñen.
-Zilegia zenutenak, edo gainontzekuak ere bai?
-Gaiñuntzekuak'e bai. Handik garua ekartzen zunak'e bai, e! Zilegiz fuera... Zilegia zuenak han zenbat izango giñan ba? Berrogeitamar? Beste ehun igual hangua. Ta haik pena haundina, haik..., garuak eta denak bukatu zian saldu zanian ta. Piñua sartzerakuan'e "Jode, gure garoteiyan sartu behar al dezue hor?". Toki hobenetik hobenea sartzen gendun. Lehenbizi txarrenetikan hasi giñan pagua sartzen. Ni goatzen naiz mutil koskorra, holako pagua, landare txikia ta: "Hau hazitzeko gu akaatuko gaittuk gu".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia