Urnieta (Gipuzkoa)

Saroiak

Saroiak <p>"Sarobeak" (saroiak) itxitura biribil batzuk direla dio, zuhaitz mintegi gisa erabiltzen zirenak. Beraiek ere bazuten saroia; zilegiaren aldamenean zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-009-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Sarobeak" (saroiak) itxitura biribil batzuk direla dio, zuhaitz mintegi gisa erabiltzen zirenak. Beraiek ere bazuten saroia; zilegiaren aldamenean zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta sarobiak zer dira?
-Sarobiak dia itxutura bat bezela, ezta, eta han itten da landaria, arbolak.
-Itxitura hori zerezkua da?
-Itxutura normala.
-Alanbre sariakin edo?
-Ez, ez. Alanbre sareik ez zan jartzen garai batian.
-Zerekin?
-Bea, hola terreno bat bezela izaten zan, ezta, eta han itten zan landaria hazia bota, ta jaiotzen zanian mendin aldatzeko arbolak izaten zien. Mendiako arbolak.
-Hoik zeiñek gobernatzen zittun?
-Hoi terreno jabiak.
-Ordun baserri bakoitzak euki zezakeen...
-Bai, euki zezakeen lasai. Oianumek bazun sarobia hor.
-Nun zun?
-Ba zillegien kontra.
-Eta zer izaten da, radio haundikua? Metro asko?
-Segun zein nolakua jartzen dun. Hoi baserritarren erabakin juten da.
-Zuena?
-Bai, dezentia zan. Ni sekula behiñ izandu nitzan baiño dexentia zan.
-Gauza kuriosua da.
-Oain'e itten dia sarobiak tokin-tokin. Ikuste dit behin edo behin: "Hara!, beira ze sarobia don!; beira ze landaria don!" Nei atentziyua, nei Oñati aldian eta ikusi izandu dittut.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia