Urnieta (Gipuzkoa)

Auzolanean bideak egiten, baita izozte handiaren urtean ere

Auzolanean bideak egiten, baita izozte handiaren urtean ere Bideak lehen auzolanean egiten ziren. Negu batean izozte handia izan zen, eta lan gehiago egin behar izan zen bideak egiteko. Bideak nola egiten zituzten azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-008-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bideak lehen auzolanean egiten ziren. Negu batean izozte handia izan zen, eta lan gehiago egin behar izan zen bideak egiteko. Bideak nola egiten zituzten azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero bide eitten. Beti araldin itten zan ordun bidia dana.
-Zer?
-Araldin.
-Zer da hori?
-Auzolana.
-A, araldia.
-Auzolanian, araldia.
-Eta hartan aritu ziñaten?
-Hartan? Urte askuan. Baiña ordun itten zian [Urnietako] apeaderotik hasi ta honeaiño. Hemendikan goitik jun eta Iruranaiño. [Urnietako] kanposantutik hasi ta Barkaiztegiraiño. Hoik danak araldian itten zian baiño. Araldian atxurra ta zeakin jun eta danak [urbide hoik] garbittu. Harriya atera ta [...] ere bai. Jelate haundi urte hartan, ez dakit ze urte zan hoi, zinkuentaytres edo izan zan jelate haundi hua. Mikelako harrobin harriya ateatzen hogeita hamahiru atsalde pasatu nittun negu hartan nik, harriya ateatzen ta geo txikitzen borrakin. Ta geo hor Inbutegiko zihar hoi in zan hango harriyakin.
-Harriya ateatzeko ze erreminta ibiltzen zenduen?
-Tiroz. Palenkakin zulua inda harrobin ateatzen zan.
-Ez zan errexa izango.
-Ez. Zakina Pagua difuntua zan zakina ta harek [...] benga! Jata hiru metroko zuluak-eta iten giñun ta sartu kartutxua, buum! ta kriston harri pillak ateatzen zien. Bai, hogeita hamahiru atsalde pasatu nittun jelate haundiko negu hartan harrobin.
-Jesus. Eta gero hura dana nola ekarri?
-Gero irikin berrehun bat metro bide berriya itteko, kilometro edo gehiyo [...] zan gurdiya. Gurdi zorrotzak izaten zien ordun. Ta hantxe tiki-taka jo mailluakin jo hua berriz eta benga! Geo txikitzen eta geo bidezior hoi gaiñea, Jose Ezkerra difuntua ta, zotalakin pareta azpin ipiñi ta zabalduta iña zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia