Urnieta (Gipuzkoa)

Ogia egiteko prozesua

Ogia egiteko prozesua <p>Garia nola lantzen zuten azaltzen du. Bildu, errotara eraman, eta irinarekin ogia egin. Ogiaren masa zapaltzeko, umeek hankak garbitu, eta masaren gainean ibiltzen ziren. Amak erakusten zien nola zapaldu orpoarekin. Ogia egiteko prozesua azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia nola lantzen zuten azaltzen du. Bildu, errotara eraman, eta irinarekin ogia egin. Ogiaren masa zapaltzeko, umeek hankak garbitu, eta masaren gainean ibiltzen ziren. Amak erakusten zien nola zapaldu orpoarekin. Ogia egiteko prozesua azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba garie iten zan bildu. Geo umedoa baldin bazeon, etxea sartzen zan, baiño geo hurruna eguzkiye bero-bero-beroa behar da garie jotzeko. Ta kanpoa ateatzen zian garik, lotu itten giñun, fardo txikik, lasto lastola esaten zion, lastola, lastaia eo zea lastoa, eta euzkitan berotu ta hua jo harriyai jo ta gariya ateatzen zan. Eta gari hua geo makinan pasatzen zan, makina bat hola bueltak emanda zeatzeko bazan. Garbittu han ta gari hoi kutxetan gordetzen zan. Kutxetan gorde eta geo errota eaman. Ta errotan iriña itten zan. Geo etorri ta baillakin, baillakin zahia kendu eta geo gelditzen zan harkin ogiya in. Ta orrantza esaten zan ordun, "levadura" erderaz baiño guk orrantza esaten geniyon.
- Orrantza?
- Bai. Eta harrekin ogiya in eta nik itten nun, itten nun ama ez zeonian nik itten nun. Bestela, berriz, ba zeak amak indarra jun nunbait azkeneako ta guri hankak garbittuazi eta guri hankakin zea, ogiya itten, masa itten hankakin.
- Zer behar du indar haundiya ore horrek?
- Bai, eskukin indarra behar da eta harrek ordun ez zun, indarra juna izango zun eo ez dakit zeatik eta gu zea, umiak ta umiak hankak garbittuazi aurrena han palankanian ta palankanatik hara gora zea, orromahaie esaten zitzaion ordun. Orromahaia ogiya itteko zea, orromahaia eta hara iyo eta hankakin zea erpuakin eakusten ziun beak nola in behar zan, erpuakin itteko, erpuakin, erpuakin ta harrek buelta ematen ziyon ta guk erpuakin, erpuakin ta hue itten zunian, gu jeitsi eta zea maindire garbi batekin hue biltzen zan ta hala uzten zan. Ta negue baldin bazan, azpin beroa jartzen ziyon, brasa eo, bai, ogiya harrotzeko. Eta hue hala eoten zan. Ta geo labia sututzen zan. Labian eoten zian lehengo ogiya ateatzen zanian, labea bero-beroa eoten zan ta harea sartzen zian egurrak, pago-egurra bero-beroa eoten zan ta geo haikin sua errex itten zan eta sue piztu, labea bero-beroa in eta geo hue beotzen zanian, atea hautsak eta denak eta ogi formatu eta labea sartu eta erretzen zanen, atea berriz. Ta ordun atea berrin, ordun ogiya asko jaten zan berrin. Geo handik zortzi eunea gutxiyo, goortu itten zan ta.
- Zortzi egun haiña aguantatzen zun?
- Bai, zazpi-zortzi eun, hortxe ibiltzen zan. Ogi in aldi batek. Ta ogiya nik earki itten nun, ogiya, bai, bai.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia