Batzuk hostoak kimatzen, eta besteak gaztainak erretzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gauean, aitak hostoa ekartzen zuen etxera; eta, orduan, hostoak kimatzen aritzen ziren gehienak; senide gazteenak gaztainak erretzen aritzen ziren. Orduko pasadizoak kontatzen ditu. Gaztainak biltzera joaten ziren lehen; ondo kontserbatzen ziren gaztainak, nola gordetzen zituzten aipatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2009(e)ko abenduaren 17a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: URN-007/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Ta geo gabetan, hoi zea asko dakat goguan, gabian gue aitta zana beti hostoa eo itten zun. Lizar hostoa o haritz hostoa o. Beti astuakin jun ta hostoak ekartzen zun etxea. Ta gabean hostoak kimatzen. Hostoak kimatzen eoten giñan, batzuk eoten zian ta gu umiak artean eta gu gaztaiñak erretzen. Bajuko sua izaten zan, su bajua eta su bajua ta gaztaiñak hasten zian “pum” eta gu lo. Suan ondoan jarrita lo hartzen ta gaztaiñak hasten zian “pum” eta aittak-o: "Ea gaztain hoik!". Haik handik sumatzen zuen ta gu lo. Ni lo. Eta “ra”, ordun buelta eman eta berriz'e ta berriz'e gaztaiñak “pum” ta “pum” ta: "Ea gaztain hoik!" eta. Bai, hola askotan, hola askotan. Ta geo gaztain biltzen ta gaztaiñak ordun. Oain ez dia kontserbatzen. Ordun kontserbatzen zian ba!
- Ta nola?
- Negu guztin, negu guztin gaztaiña izaten giñun guk gutzako. Guk eunero ez giñun jaten, baiño jaten giñuneako eta txerrintzako. Eta itten giñun ba basoa jun ta gaztaiñak bildu eta itten giñun etxea eaman, gurdin eamaten zan, gurdi kajan eaman eta itten giñun pillak etxean onduan, lurrean, kanpoan. Pillak in eta iñastorra, garoa esaten zan han. Garoakin tapatu, geo beste lurrakin eo berriz'e estali eta han earki eoten zan gaztaiña, bere morkotxakin.
- Oain holako lanik ez da?
- Oain holako lanik ez da hartzen. Baiño ordun bai urte guztin. Urte guztin ez, baiño negu guztin gaztaiña eukitzen giñun.
- Nahikua?
- Bai, bai, bai, bai.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!