Urnieta (Gipuzkoa)

Ilearekin zer egin jakin ezinik

Ilearekin zer egin jakin ezinik <p>Arkumearen urdailak ilea bazuen, ez zuen gatzagia egiteko balio izaten. Ilea ez da desegiten, eta arazoak izaten dituzte harekin zer egin erabakitzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arkumearen urdailak ilea bazuen, ez zuen gatzagia egiteko balio izaten. Ilea ez da desegiten, eta arazoak izaten dituzte harekin zer egin erabakitzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Juan Bautista: Geo gatzagiyak bihar izaten zun belarrik-eta jan gabia.
- Belarrik jan gabia. Ordun.
- Juan Bautista: Arkumia.
- Tomas: Esnia.
- Juan Bautista: Esniakin [...]. Izaten zun asko illia, estomagu hortan.
- Tomas: Bai.
- A bai?
- Juan Bautista: Amai jaten ziyon, jaten diyo arkumiak jeneralian ta han eoten zan dijerittu eziñik hua. Ta azkenian sekatzen zanian, irikitzen zendun ta illez betia izaten zan.
- Tomas: Estomagua pelota bezela geratzen zan. Zea illia, hua ez zun...
- Ze gauza, hua ez da iñun'e desegiten
- Tomas: Illia, illia da gauz bat ez suak erretzen du, ez bota ta usteldu itten da.
- Gauza zikiña.
- Tomas: Zikiña, zikiña.
- Juan Bautista: Bai, plastikua bezela.
- Toma: Atzenian zikiña.
- Bai.
- Tomas: Ta oain ezerk ez du baliyo ta jende askok aurten ta bildu in dittue baiño izandu zian urte bat eo bi bildu´re ez zittuenak. Ta itten zan errekan-eo bota, baiño handik bost urtea're hua han eoten da.
- Bai ba. Noa botatzen dezu hoi, noa bota?
- Tomas: Horri zeozer.
- Juan Bautista: Galarazi in zuen geo botatzia're.
- Tomas: Noski! […] Hola botatzia galaziya, ez dakit, basureta eo ez dakit noa noaiño jungo [litzaken].
- Juan Bautista: Otzaurten askotan pasatzen zan, ibiltzen giñuan mendin-o ta. Badoa artzai bat txabolan atarin hemengo ohia jotzeko moduko pilla.
- Tomas: Bai baiño hemendik bost urtera...
- Juan Bautista: Harek ez du ezertako baliyo ta ez du sekula ez da ustelduko.
- Tomas: Eta eunen batian haiziak-eo hartuta.
- Juan Bautista: Harek bezela beste askok eukiko du hoi. Pillan jarrita danak.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia