Urnieta (Gipuzkoa)

Gazuraren garrantzia

Gazuraren garrantzia <p>Gaztak egiten zizkien artzainak gazurarekin zer egiten zuen aipatzen dute. Lehen, gaztari gazura botatzeko jakin beharrekoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztak egiten zizkien artzainak gazurarekin zer egiten zuen aipatzen dute. Lehen, gaztari gazura botatzeko jakin beharrekoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Tomas: Gazurakin Joxe Iñaxiok itten zun gauz bat, seuru ez dakit nola itten zun, baiño hik ez huan behin´e edan?
- Juan Bautista: Ze itten zun?
- Tomas: Gatzura itten zun egosi. Egosteko momentu hartan gazura dakan zea guztiya gaiñea ateatzen zitzaion, esniai gaiña bezela. Hua kendu eta ibiltzen zun ontzi batetik bestea botaz ta ordun eozein gauza ona izaten zan, baiño hua netzako oso ona zan.
- Juan Bautista: Joe, ze traguak itten genittun.
- Tomas: Pixkat izaten zun, esne gutxi-ta, baiño hua ikearri goxua zeon. Nik itten ikusi izandu nun,
- Jun Bautista: Nik neikua, askotan edan nun.
- Tomas: Behin baiño gehiyotan ikusi...
- Juan Bautista: Pixa itteko ez dao holako materialik. Zerbeza earra izango da, baiño gatzura da, bueno!
- Tomas: Baiño gatzura, gatzura, gatzura ez da izaten. Harek itten zuna matoia zeatu, loritu. Zeaatu itten zan, gaiñea biltzen zan eosteko momentu uste det. Ordun, hua gaiñegua kendu.
- Juan Bautista: Kendu ta geo…
- Tomas: Gaiñegua untzi batetik bestea.
- Juan Bautista: Eman ta eman. Bolara batian, batetik bestea.
- Aparra atera edo?
- Tomas: Ez. Apittu bezela.
- Juan Bautista: Ez, esnia, esne galdua bezela geatzen zan. Ta oso janari ona zan hua. Erabiya, ez dakit nola esan.
- Tomas: Harek seuru asko alimentua're izango zun.
- Juan Bautista: Geo gaztai bukaeran'e handik botatzen ziyoen e.
- Tomas: Bai, gazta azalak zeatzeko beti.
- Juan Bautista: Beotu ondo ta harek tela bezela itten ziyon gaztai gaiñian.
- Tomas: Leun-leuna gelditzen zan gazta.
- Juan Bautista: Xuabe-xuabe-xuabia. Oain'e botako dio igual, ez dakit.
- Tomas: Oain ez.
- Juan Bautista: Hor gordiña bota behar zaio. Bat'e ez.
- Tomas: Bat'e ez.
- Juan Bautista: Bat'e ez seuru asko.
- Tomas: O beste, beste teknika batekin itten due lana oain.
- Enpresatan-ta dena.
- Juan Bautista: Ordun gazta itten zan estutu ahal dan guztiya ta azkenian, gatzura botatzeko, arramaskatu dena.
- Tomas: Azala itten zitzaion.
- Juan Bautista: Azala zea hoi ta ordun bota ta berriz'e estutu ta berriz'e azkazalakin-o, azkazalakin. Buelta eman ta dana arramaskatu ta berriz'e bota ta estutu. Ta holaxe lixo-lixo geatzen zan gaztan gaiña ta jira.
- Tomas: Hua azala itteko zala esaten zuen, ez dakit.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia