Urnieta (Gipuzkoa)

Zumitzezko gazta ontziak egiteko pausoak

Zumitzezko gazta ontziak egiteko pausoak <p>Gazta egiten zuten garai batean. Artzain bati eramaten zioten esnea, eta hari eskatzen zioten gazta egiteko. Eskuz egiten zituen. Gazta ontziak zumitzezkoak izan ziren eta horiek nola egiten ziren azaltzen dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gazta egiten zuten garai batean. Artzain bati eramaten zioten esnea, eta hari eskatzen zioten gazta egiteko. Eskuz egiten zituen. Gazta ontziak zumitzezkoak izan ziren eta horiek nola egiten ziren azaltzen dute.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Tomas: Gazta atzeneko urtetan, gazta itten zan etxian zeozer, baiño geo mendia eamaten gendun ardik eta han zeon Joxe Iñaxio artzaiya, mutil soltero bat.. Zaharra zan. Ehun ta, ehun ta bat urte zittun hor, bizi izan balitz. Gure aittan kinttua zan. Ta hua han eoten zan txabolan, Adarra mendiyan [hauztin]
- Juan Bautista: Adarrako Zabala esaten zitzaion.
-Tomas: Adarrako Zabala. Eta ordun, hari eaman ardik ta gazta itten zun erdira, biyontzako erdi bana. Geo astian behin astuakin juten giñan, harentzako jana zeozer hartu ta geo gaztak ekarri. Asko ez zan izaten, pixkat. Baiño zianak...
- Nolakoa hau da?
- Tomas: Gazta koskor batzuk.
- Juan Bautista: Jakiña! Esnia gutxi izaten zan-ta gazta…
- Tomas: Egunian bi eo ez dakit ze itten zittun. Astuakin behintzat, ekartzen giñun ta.
- Lehengoko tresnerik'e prentsak eta holako kontuik izaten zan.
- Tomas: Ez zeon prentsik. Prentsik ez zeon. Eskuz, eskuz. Prentsa oaindik berriya da bastante. Berriya. Berrogeita hamar urte-eo.
- Ya. Ta ze tresna izaten da, ba al dakizue zuek gazta iteko malatsak-eta holako zeozer, ba al dakizu zer izaten dian?
- Tomas: Gazta iteko zea, ez du ezerre.
- Juan Bautista: Malatsa ta zumitza. Zumitza ta kitto.
- Tomas: Zumitzak egurrezkuak zien, ordun. Joxe Iñaxio beak itten zittun gaiñea.
- Beak itten zitun?
- Tomas: Bai.
- Juan Bautista: Zumitza, zumitza esaten zan. Zumitzakin indakua izaten zan. Tartien txulo, ez dakit nola esplikatu, hola kruzian izaten zian, zumitzoik. Ta jun ta hemen, kantoi bakoitzian txulo txiki batzuk izaten zittun zumitzak. Nonbaittetik jun behar zun.
- Tomas: Gaztan likidua.
- Juan Bautista: Ba akabo! Haik han bukatzen zan.
- Nik ez det ikusi zumitzazko zeaikan. Oain molde horrei gazta sartzeko, molde horrei zumitza deitzen zaio oaindik, baiño oain dia plastikoa.
- Tomas: Hortik dator, bai baiño.
- Zumitzazkoik ez det ikusi.
- Juan Bautista: Zumitza hua zan. Hok plastikozkok.
-Tomas: Zuk ikusiko ziñun, uztaiak. Ba hoixe. uztaia bezelaxe itten zien gaztaiñan...
- Juan Bautista: Gaztaiñan materialakin.
- Ordun bik jarri kruzian edo?
- Juan Bautista: Bi eo lau-eo.
- Tomas: Ez. Gehio izaten zittun.
- Juan Bautista: Buelta hartu, tapatu arte, kubritu arte.
- Tomas: Txikiya zea, zumitz txikiyaguakin itten zuen, errexao.
- Juan Bautista: Bai, nik eskuba jarri dit, baiño igual bi bihetz, bi bihetz zabalekua eo bat eo.
- Harekin kruzatuz?
- Tomas: Bai. Zextoan, zextoan borobill hoi. Igual-iguala.
- Ta gero hua gora zeatu beharko zen?
- Juan Bautista: Hua itten zuen beotu ta ez dakit ba. Egosita-eo.
- Tomas: Ez, zumitza urian eoten dek. Zea gaztaiña urian eoten da, putzun. Gero hari hua atea ta.
- Juan Bautista: Bai, baiño okertu.
- Tomas: Ez, ez. Hoi besteik be itten diyek. Ez duela besteik itten. Zestua itten ez al dittuk ikusi?
- Juan Bautista: Bai, baiño eskuadran itten zitten. Eskuadra itten zuela, zean ipurdin oso doblatuta.
- Tomas: Hoixe. Baiño oaingo zextuak ez al dituk ikusten? Hoi hola. Hoi egoten dia urian-eta eoten dia biguñak oso. Gaztaiña bihar izaten du gaztia.
- Juan Bautista: Materialak beti putzun eon behar izaten du. Igual urtebetian eo bin eukitzen due.
- Tomas: Klaro, hoi negun botatzen dia ta geo urte guztin eoten da putzun.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia