Etxekoen artean moldatutako bataioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Haurra izan ostean, ahizparen etxean egon zen astebete. Bataiora, ama ez zen joaten; gero izaten zen elizan sartzea. Etxekoen artean moldatu zuten bataio osoa.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: URN-004/025
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak
Transkripzioa
- Ta gero, ahizpa Donostin banazken bi ta han pasa nittun zortzi egun ahizpan etxian. Etorri, otsaillian jaio zan eta behala bataiatzen giñun ordun. Ta bataiua izandu zan gue etxian oso politta. Alaba zaharrenak eta seme zaharrenak padrinuak. Koro, Oialumekua, hirugarrena zan, harrek in zun iñudetza aurrea eaman, ordun hala izaten zan. Haurra bestek eamaten zun. Ordun amak ez giñen juten bataioa gu.
- Ta zer dela-eta?
- Ordun, garai hartan, ez zan usatzen. Padrinoa ta madrina ta aitta. Ama […].
- Eta zergatik ez ziñan zergatik ez zian amak juten? Oso goiz zen igual?
- Ez dakit zeatik. Gero eliz sartzea juten giñan. Eta oain hildako alaba hoi [...] zan kozina ikasten ta harrek jarri zun bazkaiya.
- Ze politta, etxia dena moldatua.
- Oso. Etxen dana moldatu.
- Apaiza kanpokoa ezta?
- Apaiza're herrin apaiza zeona.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!