Urnieta (Gipuzkoa)

Ura lortzeko moduak, eta zenbait istripu

Ura lortzeko moduak, eta zenbait istripu <p>Etxean, euri-ura aprobetxatzen zuten. Iturrian garbitzen zituzten arropak. Behin, behor gainetik erori zen, haurdun zegoela, zazpi hilabeteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean, euri-ura aprobetxatzen zuten. Iturrian garbitzen zituzten arropak. Behin, behor gainetik erori zen, haurdun zegoela, zazpi hilabeteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Urik ba al zenuen etxean?
- Ura azkenian jarri gendun teillatukoa. Bozaera in borda gaiñian eta teilla, ebia iten zunian depositua betetzen zan eta erropa garbitzeko-ta primerakoa. Beheratu iten zittun erropak.
- Bozadera esan dezu?
- Bai, depositua, depositua in gendun. Hoi ez dakit zenbat litrokua izango zan. Oantxe bota dute. Haundiya zan eta ura eltziak-eta jartzeko ta hor itturrittik eamaten gendun beti, hoi bai eateko ta hoi bai baiño ontzik garbittu ta arropa garbittu ta bakizu. Barrilloa burun hartu ta horrea itturria erropakin ta behin eroi in nitzen barrelloa burun nula ta honen aittak, aittagiñarrebak esan zian: "A ze garaiyen in dezun, eroi hoixe!". "Que va", ez zen ezerre pasa.Ez. Beste eun batian, alaba gaztena jaiotzeko zeola zazpi hillabetekoa neon ta bihorren gaiñian netorren Armindei bakizu? Portutik gorao etorri ta gora. Bihorren gaiñin netorren ta bihor horri zerbaitten iruipena jarri zaio, saltatzen ta ni atzeko aldea seko eroi nitzan, aizu. Bihorran gaiñetik zazpi hillabeteko estadun neola, ene! Konozimentua're jun zitzaiten pixkat ta bihorra bere birian martxan ta nik bihorrai heldu xisterotik eta nik ya ikusten nun baserriya, nondik pasa bihar nun. Iruitzen zitzaiten atzeaka nijoala. Ta geo basarri hua ezautzen nun ta hortik bihorra ondo dijoa ondo dijoa bide puxka batian etorri nitzan halaxe, mareatua bezela, zazpi hillabeteko. Ez zitzaten ezerre pasa. Primeran jaio zan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia