Urnieta (Gipuzkoa)

Poxentarri baserriaren egitura

Poxentarri baserriaren egitura <p>Bere jaiotetxea, Poxentarri, nolakoa zen azaltzen du: egitura, komunaren funtzionamendua, sukaldeko tresnak eta altzariak...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere jaiotetxea, Poxentarri, nolakoa zen azaltzen du: egitura, komunaren funtzionamendua, sukaldeko tresnak eta altzariak...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Angela, zure etxia nolakua zen, Poxentarri?
- Poxentarri? Etxe pollita zan, etxe polit; mendin ez [...] etxe politta. Ba sartu ta ganbara zabal bat earra sala bezela eta hiru kuarto, lau eta geo sukaldetxo bat. Zan oso politta. Behian ikuillua ta goien sukaldia ta kuartuak ta sala.
- Ta komonik?
- Bai, komona bueno, orduko oholakin-ta indakoa, bakizu. Eta zero bat tapakin, behera, ikuillua-o. Geo ikuillutikan kanpoa bazan desagua, bai.
- Ordun, han, komunian itten zena ze juten zen?
- Ikuillua, bai, gorotzak eta geo, geo salida kanpoa jarri zitzaion ta holaxe.
- Eta sukaldia, nolakoa akordatzen zea?
- Sukalde txiki bat zen, sukalde txiki bat. Ba zan, bueno, su bajua, geo gendun, labetxo koxkor bat, labetxua hola pixkat altun. Han'e ikatzakin itten gendun eta behian sua ta geo tximiniya goitik behera laratza esaten zitzaion, beltz zintzilika. Eta geo, han zeatzen geñun eltziak eta kazuelak-eta hantxe. Ta su aurrian, beste burni batzuk oso polittak ta han brasa earra ta hemen eltzia jarri, zikin-zikin itten zian baiño benga, hondarra errekakuakin garbitzen giñun, ordun ez zan alanbreik eta holako gauzik. Hondarra ekarri ta jaboia ta hondarra harrekin garbittu. Hua oso garbiya zan ta hala itten giñun guk.
- Eta mahaia haundiya izango zan ba?
- Mahaia ez zan haundiya, ez zan haundiya baiño moldatzen giñen, nolabait´e moldatzen giñen.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia