Urnieta (Gipuzkoa)

Poxpolinak Kursaalen

Poxpolinak Kursaalen <p>Gerra aurretik poxpolina izan zen Juanita. Kursaalen ibili ziren ikasten bi maistrarekin. Maistra haiei ilea moztu zieten gerra garaian nazionalistak izateagatik. Gerra iritsi zenean, bertan behera geratu ziren klase haiek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-001-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurretik poxpolina izan zen Juanita. Kursaalen ibili ziren ikasten bi maistrarekin. Maistra haiei ilea moztu zieten gerra garaian nazionalistak izateagatik. Gerra iritsi zenean, bertan behera geratu ziren klase haiek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni gerra hasi baiño lehen ni pospoliña nitzen. Bueno, pospoliña nitzan, denborik ez nun izandu. Ez gendun denporik, gerra sartu zan eta. Bai, ni hemen Kursalian ibiltzen giñan. Ondo ai giñan ikasten baiño geo danak galdu zian eta kitto.
-Eta orduan nor zebillen pospoliñen kargu?
-Guk Urnitan bagiñun bi ahizpa modistak. Margarita eta bestia ez naiz goatzen. Margarita..., oso-oso euskaldunak zian. Hairi gerra-denboran illiak moztu ta dana in zizkaten. Bai, dana moztu illiak eta. Aceite ricino eman eta izugarrizko zeak. Oso nazionalistak zian ta haik zuen kargua ta haitako batekin etortzen giñan.
-Eta hona etortzen ziñaten?
-Donostira Kursalera.
-Urnietatik etortzen ziñaten?
-Bai, Kursalea.
-Dantzan ikastera?
-Bai.
-Eta pospolin jantzita?
-Bai. Politta zan hua, e, oso politta zan.
-Hori gerra hasi zanian bukatu.
-Dana, danak bukatu zian.
-Orduan zuk bazendun zaletasuna dantzarako eta kanturako.
-Hoixe. Bai, nei erakutsi izan bazidaten ikasiko nun. Nik neonek konprenditzen det oain nik baiño eskasauak ikasten due ta. Erakutsi ezkeo dana ikasten da. Guk ez degu izandu ikasteko moduik eta hoixe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia