Ardiekin lanean bertsoak kantatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-001-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko lanetan ibilitakoa da: ardiak jezten, ardiak zaintzen... Ardiekin bertsoak kantatzen ibiltzen zen beti. Hotza ondo eramaten zuen, baina kalte handia egiten zion. Ardiekin egoteko, zer janari eramaten zuen aipatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: URN-001/034
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Aisia » Kultura » Bertsolaritza
Transkripzioa
-Eta baserriko lanetan eta ibiltzen zinen?
-A bai, nik baserriko lanetan´e badakit. Ardiyak´e jeizten badakit, e? Nik ardiyak zeatu, bildu ta esnia kendu ta gazta itten zuen attak eta amak.
-A bai?
-Bai.
-Etxerako ala saltzeko?
-Etxeako. Ez, ez, saltzeko ez, etxeako. Bai. Ardik´e gutxi, ez giñun asko ta. Ardi asko bihar da gazta saltzeko itteko.
-Eta ardi-zain ibiltzen ziñan?
-Bai, uiii ardi-zain? Nik aiña berso kantatzen ardikin...! Baiña ni beti kantari! Nik eztakit zenbat berso ikasten nittun, ta danak banakizkin! Oain danak ahaztu zaizkit, e? Baiña zenbat kantatzen nun nik ardikin! Ta neguan, neguan itten nuen zeatikan, gure etxen, klaro, mendiya zan, ta elurra, ta ardi gaixuak behero elurrik ez ta harea eman behar zian, jatea. Ta ni nere ardik hartu ta juten nitzan ardik, ardik jatea. Eta gero bueltan, egurra eoten zan han oso ona, sue itteko, otia, ote egurra. Ta sorta ein, zeakin, egurrakin, hue burun hartu, ta nere ardikin juten nitzan etxea, illuntzian, pentsa zazu! Ni ez, ez... Gaiñea, hotzakin? Hotzakin oso gogorra nintzan, gaiñea, e?
-Bai?
-Bai, nik atta nun gogorra hotzakin, ta ni´re bai. Oain solamente hotzak itten dit /itteit/ kalte bat... Graziyak kalefakziyuak-eta onak dazkaula, bestela...
-Eta han jateko ta zerbait eramango zendun ez?
- "Un bocadillo", sardin zaharrakin iña o.
-Sardin zaharrak?
-Sardin zaharrak, hoixe. Sardin zaharrak ez osuak e? Askotan hiru puska einda bat. Bakoitzantzako puska bat. Txokolatia gendunian, ontza kuadratu hoik, lau puxka launtzako. Ze uste dezu /ustezu/, gaizki hazita...
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!