Maria Ubillos Atxukarro

Urnieta (Gipuzkoa) (1925)

Biografia

Urnietako Goiburu auzoko Pagolaerdi baserrian jaio zen eta beheragoko baserri batean bizi izan da azken urteetan. Aurretik bi anaia bazituen ere, bera zen alaba zaharrena, eta lan asko egin behar izan du etxean, atzetik beste bost senide baitzituen. Amona ere eurekin bizi zen eta osaba elbarri bat ere bai. Osabak abarkak eta alpargatak egiten zituen eta haiei ere erakutsi zien nola egiten ziren. Oinetakorik, beraz, inoiz ez zitzaien falta izan. Hamalau urtera arte Goiburuko eskolan ibili zen ahal zuen bezala, eta goizeko seietarako elizara nola joaten ziren gogoan du oraindik. Ama zenak Donostian saltzen zuen esnea eta babarruna, eta beraiek behin baino gehiagotan bazkaltzen zuten izebak herrian zuen "Txapel" deitutako tabernan. Hogeita sei urterekin ezkondu eta azken urteetan bizi izan den baserrira joan zen bizitzera. Han, berezitasun modura, etxekotutako bele bat izan dute azken aldi luzean.

Zintak

KodeaDataProiektua
URN-021 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 "Otsaila" eta "katuila", biak Bideoaren ikonoa
2 Jatordu ezberdinetako jakiak Bideoaren ikonoa
3 Osaba eskulangile trebea Bideoaren ikonoa
4 Kontu-kontari aritzeko astia hartzen zen orduan Bideoaren ikonoa
5 Bizimodu gogorra, batez ere neguko hotzagatik Bideoaren ikonoa
6 Altzibarko gobara-lekua Bideoaren ikonoa
7 Gobara (lixiba) nola egiten zen Bideoaren ikonoa
8 Mariaren harridura orduko bizi-baldintzak oroituta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Beheko sua kendu eta ekonomika ipini Bideoaren ikonoa
10 Izebaren etxera bazkaltzera eskolara jaitsitakoan Bideoaren ikonoa
11 Arropaz ondo, oinetakoz eskas Bideoaren ikonoa
12 Oinetakoak aldatzeko lekua herrian Bideoaren ikonoa
13 Farolarekin eta lasta-zuziarekin argi eginda ilunetan Bideoaren ikonoa
14 Urtean behin bidegintza auzolanean Bideoaren ikonoa
15 Auzolana Bideoaren ikonoa
16 Itsasondora eta Goizuetara errotara gerra ostean Bideoaren ikonoa
17 Albaitaria presa handirik gabe Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Ardo mindua behi erditu berrientzat Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Erakutsitako belea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 Ama erditzen eta medikua aldameneko ohean zurrungaka Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 Teresa, oso komadrona ona Bideoaren ikonoa
22 Atsolorra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
23 "Elizan sartzea" Bideoaren ikonoa
24 "Gorputz-bidea", etxetik elizara arte Bideoaren ikonoa
25 Lutoa Bideoaren ikonoa
26 Oiartzungo euskara oso polita Bideoaren ikonoa
27 Zoruak eta arropak usain ona Bideoaren ikonoa
28 Gurutzea eta elorri zuria babesgarri Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia