Urnieta (Gipuzkoa)

Mariaren harridura orduko bizi-baldintzak oroituta

Mariaren harridura orduko bizi-baldintzak oroituta Harrituta dago Maria nola bizi izan ziren oroituta. Su txiki bat besterik ez berotzeko, kazkabarra zirrikituetatik sartzen zen etxean, hainbeste jende bizitzen... Behiek ematen zuten berotasunak epeltzen zuen pixka bat etxea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-021-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Harrituta dago Maria nola bizi izan ziren oroituta. Su txiki bat besterik ez berotzeko, kazkabarra zirrikituetatik sartzen zen etxean, hainbeste jende bizitzen... Behiek ematen zuten berotasunak epeltzen zuen pixka bat etxea.

Transkripzioa

-Nik esaten det, ordun'e bizi itten giñen. Negun ez zeik, ez kalefaziyoik, holakoxe su ttiki-ttiki bat, besteik ezer ez. Aizu, hunbeste sei-zortzi ume; amona're gogor-gogorra gendun, e; amona ta danak. Nik hoi esaten det, etxe haundiya zan, etxe zea zan. Ta nik uste det ikuilluba berotzen zan, ikuilluba iñestorrez mendiko zeatikan ekarrita haikin betetzen zan. Garua edo esaten ziyena. Haikin ikulluba bete-bete itten zuen. Ikuilluba zea egoten zan nunbaitt behien beruakin ta zeakin...
-Epela.
-Bai, bai, epela. Eta harekin danak zirrikitu guztik eta ixten zian, eta hara nolako bizimoua zeon ordun.
-Nik uste det ordun gehio pentsatu egiten zenutela naturak zer, zer gauza... Iñestorrakin zirrikituak itxi eta.
-Bai, bai, danak zirrikituk et itxi. Eta geo ikuillua don tokia haundiya zan, eta harea botatzen zuen gurdik zea, garua dana. Eta dana baztar guztik itxi ta nik uste det harekin, halaxe salbatu. Nik zenbat bider esaten det oain. Biziik nola atea giñen'e nik ez dakit. Kazkabarra itten zunian edozein txulotatik sartzen zen kuartoa're. Geo zielorrasuak eta hazitzen ai giñen bezela eman zizkiyen, diruba zan bezela. Baiño ni ni harrittuta nao oain. Harrittuta eoten naiz, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia