Agurtzane Arizmendi Txapartegi
Urnieta (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Urnietan jaio zen eta gurasoak ere bertakoak zituen biak. Lauzpabost urterekin hasita moja frantsesekin ikasi zuen. Eskolatik atera zenean, josten ikasten hasi zen izebekin. Izebak herriko jostun ezagunenetakoak zituen eta "alfa" makina bat propio erosi omen zuten beretzat. Bordatzeko ikastaro bat opari eman zioten makina erosteagatik eta gustura ibili zen Donostian lan horretan trebatzen. Jantziak errematatzea eta bordatzea zen bere gustuko lana eta hogeita bi urterekin Donostian aritu zen horretan lanean. Enkarguz eskatutako ezkontzako doteak ere egiten zituen berak. Hogeita hamaika urterekin ezkondu zen Andoainera eta geroztik bertan bizi izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URN-032 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute