Urduliz (Bizkaia)

Sorgin-kontuak

Sorgin-kontuak <p>Inguruko lehengusuekin elkartzen zen abesteko. Akerlandan akerrak adarretatik sua zeriela ikusten zituztela esaten zuten. Auzoko andre bat sorgina omen zen. Hil zenean, gauetan bidera ateratzen zitzaion semeari. Amak esaten omen zion bizkarrean eramango zuela etxera mozkorrik zegoelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URL-007-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko lehengusuekin elkartzen zen abesteko. Akerlandan akerrak adarretatik sua zeriela ikusten zituztela esaten zuten. Auzoko andre bat sorgina omen zen. Hil zenean, gauetan bidera ateratzen zitzaion semeari. Amak esaten omen zion bizkarrean eramango zuela etxera mozkorrik zegoelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

–Ta alboko, alboko lagunekaz eta…
–Bai, bai, bai, alboko lagunekaz bai. Horrekaz nik esan dotsutenak, horrek Goirigolzarriek, honek Goirigolzarriek hor ezetuko dozuz, horra gora zoazenien, horrekaz beti koadrillan. Eta gabean gitterrie jo, eta kantau.
–A bai?
–Bai, bai, bai. […] han beheran txokoan ta kantaten ta gitarrakaz.
–Zen kantaten zendun?
–E, ba danerik, guk ondo kantaten […] e… Ikusiko dozu! Hara joaten bazara, ikusiko dozu.
–Jolin!
–Han [egongo dira] gitarrak. Han ikusko dozu.
–Ze ona!
–Euskera kasi dana, e… Euskera kasi dana kantaten [deu].
–Orduan, juntaten ziñien kantateko eta holan?
–Bai, bai, bai. Gauean ez dau besterik. Han ez dau besterik, etxe baterik bestera. Eta han, oye, [zeinek joko ba, zeineri toketen], atara eik gitarrie! Eta han kontuek konta, atziñeko sorgiñen kontuek konta, ta…
–Antziñeko sorgiñen kontuek? Zeintzuk zien horrek, ba?
–Atziñeko sorgiñek? Ba atziñe… Guzurrek danak, baiñe… Guzurrek izeten zien baia, gauien baterik bestera, ta bat ikusi dala ta “Oye, ahuntze ikusi dot nik haulan sue adarratan ta”… Kontuek. Atzineko kontuek. “Akerlandatik etorri nok eta, hi ikusi dot han akerrak han alkarren atzean, dana sue ta infernue!” Eta, “koño!” Gero, egon zan han gure auzoan, esaten otsiena andratxu bet, esaten eben sorgiñe dala, esaten ebena, sorgiñe. Eta sorgiñek, geuetan, hil zanian, semiri urteten otsen gauetan bidera, bidera. Ta mozkortie zan ba, esaten otsen Bizente buzo, […] euken apellidu eta esaten […] ama joaten jakola, etorten jakola, danba etorri jakola ama, ta esaten otsela “Bizente, monta neuk erongo dotsut etzera, ze mozkortute zagoz”, beran amak, sorgiñek, esaten otsela. Horrek sorgiñek, atziñeko sorginkeriek.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia