Luisa Caset Barreix
UrdiƱarbe (Zuberoa) (1933)
Biografia
Urdiñarbe herriko Garaibi auzoan jaioa, Etxebestia etxean. Johañe Caset zuen aita, eta etxaldekoa zen. Ama Altzürükün sortu zen; Esquer zuen deitura eta Karrikirriborda etxekoa zen. Laborariak ziren. Zortzi senidetan hirugarrena zen Luisa; bigarrena hiru hilabete zituela zendu zen. 13 urterekin utzi zuen eskola. 1953an Lurdesera joan zen sasoinaren egitera. 1957an Erramun Barreixekin ezkondu zen, Lourdes ondoko jauregi batera (senarrak bertan egiten zuen lana) eta elgarrekin 5 haur ukan zituzten. 1969an Garaibira joan ziren bizitzera. Han ostatu bat atxiki zuten, eta Luisak bertan egin zuen lana; senarrak, berriz, Mauleko fabrika batean. Senar-emazteak elgarrekin elkarrizketatu ditugu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URB-001 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus | ||
URB-002 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?