Erramun Barreix
UrdiƱarbe (Zuberoa) (1924)
Biografia
Muskildin sortua (Naphal aldean, Muskildiko partean), Kleinategia etxean. Aita Joanes Barreix zen, Urdiñarbe herriko Sallaberrenborda etxekoa; zorrek etxea salarazi zieten. Lehen Mundu Gerran hartu zuen parte. Ama Naphalen sortua zen, Bordagai etxean. Etxezain ziren Kleinategian, eta 1930ean Urdiñarbeko Erregia etxera joan ziren. Aitak etxaldean lan egiten zuen, bai eta kanpoan, jurnalean. Hamabi senidetan gazteenetakoa zen Erramun, hamargarrena. Sei seme eta sei alaba ziren. Haur zelarik, begi bat galdu zuen istripuz. Jaunartzea egindakoan, eskola utzi eta arreba baten etxera joan zen mutil. Etxaldera itzuli zen gero, eta etxean lan egiteaz gainera baso lanetan eta bide arraberritzen ibili zen inguruetan; anaia bat eskalapuñeo zen ofizioz. Erramunen hiru anaik II. Mundu Gerlan parte hartu zuten. 1952an Lurdes (Lourdes) herrira joaten hasi zen, sasoinaren egitera (Moderne ostatuan baxera egiten eta "brozür" bezala). 1954an Lurdes ondoko jauregi batean lana aurkitu zuen guarda pribatu bezala. Garaibiko Luisa Casetekin ezkondu zen bertara, eta bost haur izan zituzten. 1969an Garaibira joan ziren bizitzera; han ostatu bat atxiki zuten, eta Erramunek Mauleko fabrika batean lan egin zuen. Emaztearekin batera elkarrizketatu dugu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URB-001 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus | ||
URB-002 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?