Uharte-Arakil (Nafarroa)

Lurra lantzeko lanabesak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UHA-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lurra lantzeko lanabesen inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- [Goldea], emendi eskube mateko? gizona?... gure gizona, ta emen, tute ematen tzuen, gora.
- Ia esaten duzun berriz ere, ez nuen [grabagailua] ongi paratua; orduan hau da goldea, ezta?
- Bai, ta emen maten tzuen? emendi onia... burni bet, ola, e? nai baziñuen ee, geyo sartzeko, gutxigo sartzeko... segun ingerra, edo lana nola n(a)i izen, ta emen euste zen e... pasadorëa, ta nez-, nei duzunian asko sartu, u bajatu, bera, bera bajatu beiz e, ta orduen? sartze den asko, bi-iru zentia ta ola, geldittu biek, e? igual, asko sartute, lurrien-ta. Nai baziñuen ariñoo joan, orduen jaso, itten zen.
- Klaro, gutxiago sartzean lurrean, arinago joaten zen...
- Bai.
- Orduan hau da goldea, e?
- Bai, goldia da... zureskua de, dena zuresköa! puntan e burni bat baduen... orrek.
- Eta ze pieza zituen horrek orduan?
- Deus ez!
- Horrek, andaitzek?
- Au, andaitze ya, emen, beste zur bät? ola, pixkuat biurriye? ola? emen, esku(b)e... mateko?... orixe.
- Eta goitik behera doan hori, hori zer da?
- Au? burni bet? emen e... puntura, laurrie jartzeko.
- Nola jartzeko, laurria?
- Laurrie, nai dezu ein o asko sartu do gutxi sartu.
- Ah, laurrie? neurria?
- Bai... laurrie mateko goldiei, nai baduzu... asko sartu? do gutxi sartu, segun... segun giroak e bai, soruan e... beti ezta igual egoten, bakizu...
- Bai, batzuetan lehorrago edo idorrago edo...
- Primaderan eztu gogo oten, da ta orduen ee... tierra asko bedu, te... ud ondoan, beix? lurra arroa egoten da, ta orduen e... geyo sartu.
- Eta zer beste makina izaten da?
- Geo... landarra, beste...
- Landarra, hori... landarra; zer beste?
- Arie ere bai.
- Zer beste?
- Beste?... ola, saten diagu uk, arrastola...
- Karrastola?
- Arrastola... lurre berdintzeko.
- Lurra berdintzeko, e?
- Bai, oi... lurre berdinzeko da; ereki in duzunian, berdin-berdiñ eoteko gio...
- Besterik bada?
- Prabana saten diau guk, makine edo ori...
- Brabana edo makina, gauza bera da?
- Bai.
- Makina edo makine?
- Makine, iguel da!
- Besterik bada?
- Besteik? bai, badie, geo... pontxona saten diagu...
- Pontxona, e?
- Bai, besteik... lepariek bi klase die, bat e... bi klase are; bat, bostortz... bost ortzekua? ta bestea zazpikua da.
- Bi klase; bat bost hortzekoa eta bestea zazpikoa.
- Areak dia; area, are, are-kurri-, kurrilloa saten diogu uk.
- Zeinei, zazpikoari?
- Bai, biek, kurrillöak, bi oik; kurrilloak, nola joaten die?... ola? oik igual die.
- Are-kurrilloa, e?
- Bai.
- Bada bat inoiz aditu dudana, kutre, kutrea; hemen ez da halakorik?
- Emen eztao orrela, ez, olako kutreik.
- Orduan goldea esplikatu duzu pixka bat; eta landarra?
- Landarra pues... oi da pues, lau... lau zure o izein ttu, ta an... amasei ortz maten ttula aurrien... cuatro por cuatro deiciséis ya, zera bakotxian? lau maten ttu, zure bakotxean. Ta okin maten du... burni bet? denak e... bueno, ba-, barak esaten diagu uk... barak? bi bara maten ttu, bat aurrien bestea atzien ee... denak batien juateko, zurek, ta orrek maten du, ugel bet... alde batea ere emen, burniye, an-, anille, da anillea eamaten du, ta eskin betian juateko, ta, geo buelta ematen zuenen beste eskiñea pasten da ore, ta, idiek perek maten dube: remo. Anille ee, korredora, izen du...
- Eta zer, diferentzia handia dute goldeak eta landarrak? bai...
- Nola?
- Goldea gehiago da lurra harrotzeko, ezta?
- Arrotzeko, arrotzeko.
- Eta landarra lan egiteko...
- Larrandarra (!) da ereitteko, gari ereitteko, ta olo ereitteko ta... lurre gozatzeko, lurre batzeko.
- Eta gero area ere, e? bost eta zazpi hortzekoak; biak dira are-kurriloak...
- Bai.
- Eta horiek zertarako dira?
- Lurre komontzeko oik ee; uda? ude, ud ondoan, ibiña ta ori, gariek ee kendute, oriei? ibiña esaten diagu uk...
- Ibiña? zer da ibiña?
- ¡Rastrojo!
- Ah, rastrojo, e?
- Bai, ta ore, ok, ore garbitzeko izeten die oik.
- Eta ze diferentzia da batetik bestera? bost hortzekotik zazpikoetara?
- Zazpi ortzekoak gutxio sartzen da.
- Gutxiago sartzen da?
- Bai, bostekua asko sartzen da, obenian bost, (...)

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia