Ubide (Bizkaia)

Ubideko kanpaijolea

Ubideko kanpaijolea <p>Ubiden kanpaijolea zegoenean goizeko abemariak, 12:00etakoak, hildakoenak, iluntzeko abemariak, eta goizean norbait hil bazen, hildakoenak berriro ere jotzen ziren. Kanpaia ez omen zen isiltzen egun guztia. Kanpaijolea hil zenetik kanpaiok isil samar omen daude. Hildakoa andrea, gizona edo umea zen, kanpai-hotsengatik jakiten zuten. Umearenari 'aingeru kanpaia' deitzen zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-061 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ubiden kanpaijolea zegoenean goizeko abemariak, 12:00etakoak, hildakoenak, iluntzeko abemariak, eta goizean norbait hil bazen, hildakoenak berriro ere jotzen ziren. Kanpaia ez omen zen isiltzen egun guztia. Kanpaijolea hil zenetik kanpaiok isil samar omen daude. Hildakoa andrea, gizona edo umea zen, kanpai-hotsengatik jakiten zuten. Umearenari 'aingeru kanpaia' deitzen zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kanpaiek, hemen kanpanerue egoten zan. Lehenengo joten aurezan kanpaiek, aber zelan esaten da, goidxien, “aimarixek” esaten zan, “aimarixek”, “como el amanecer”, joten aurezan kanpaiek. Ta baten bat hil zanien, hilten zanien gabien be, orduen joten hauen kanpaie hillena. Ta kanpanerue egoten zan hemen. Ta ba joten aurezan. Ta gero atzea eguerdixen be kanpaiek hilenak joten aurezan, ta hamabixetakuek be bai! Hamabixetako kanpaiek be bai! Ta bueno, ta gero ilunkeran be aimarixek joten aurezan. Ta baten bat egunez hil bazan be, harek hil kanpaiek be illunkeran. Ba holan ebizen kanpaiek parau barik! Ta gero ba kanpanerue ba hil zan ta gero kanpaiek joteko ba iñok ez dau hartu gure ardurarik. Ta ba oin kanpaiek ez hamabixetan ta ez iñoiz bez, oin erlodxue apurtu in da, baiña oin badabil berak joten dauz kanpaiek erlodxuek, baiña ostantzien erlodxue eote zan ta lehen ez hauen joten kanpaitik-ta. Ta oin hil kanpaiek be ba ez daurez joten, justu-justu entierrue dan egunien. Ze lehen joten aurezan bezperan be. Oin ez daure joten ze ez dau kanpaneroik-eta, entierrue dauen momentuen joten daurez.
- Ta hil kanpaiek zelakoak izeten zien?
- Ba holan motelauek: “bom-bom-bom!”. Ta andrie danien, bi joten aurezen gurien “bom-bom!” bi: ta gizona danien, “bom-bom!” hiru. Halan jakiten auren andrie edo gizona dan hil dana.
- Eta ume bat bazan?
- Holan alegriek. Ba holan ba esate otsien “aingeru kanpaiek”. Ba holan “tin-tin-tin” alegriek izeten zien, bai, alegre-alegriek izeten zien.

Egilea(k): Ane Leturia

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia