Ubide (Bizkaia)

Artzainek txaboletan egiten zuten lo

Artzainek txaboletan egiten zuten lo Abelintxuren nebak jarraitu zuen artzaintzan, baina ez zuen mendian hainbeste alditan lo egiten. Zeanuri eta Altzustako artzainak ere egoten ziren Gorbeian. Txaboletan lo egiten zuten, txilar-koltxoietan etzanda. Mantak bazituzten, baina izararik ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Abelintxuren nebak jarraitu zuen artzaintzan, baina ez zuen mendian hainbeste alditan lo egiten. Zeanuri eta Altzustako artzainak ere egoten ziren Gorbeian. Txaboletan lo egiten zuten, txilar-koltxoietan etzanda. Mantak bazituzten, baina izararik ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero ba oin oaingo pastoriek holan gitxiau egon die, ze ba gero nire neba be pastore ibilten zan ta, baia hara gora barik beheratxuau, beheratxuau, ta ha ez zan egoten han lo eiten ta gitxiau, apur-apurren baten bai, baia gitxiau. Ze oin horrek botikak emote otsiez, ta horrek gaixuek ez daurez harrapetan. Ta oin e pentsue eta sano emoten jakie ta oin be ardixek eta lodi ta dauz ta holan, holan, bai.
- Eta, nungo pastoriek izete zien Gorbeixen egoten zienak?
- Ba Zeanikuek be bai! Zeanikuek be bai, hor Zanin be egon die Ipiñaburun ta ba hor beherantzau be bai ta Altzusten be bai, ta harek egoten zien hor goixen. Lanbreabeko batzuk be bai ezautu noazen.
- Eta han, lo non itxe eban?
- Txabolan. Txabolan, Ta lehen-lehen eukite aurien ba txabolie holan ba ohie, ohie be horrekaz, iñerrak badakizu zer dien? Basokuek?
- Zertzuk?
- Iñerrak.
- Ez.
- Eiten dienak horrek, zera, isuski latzak “de barrer” lehen? Horrek e lehen egote zien ba, barrenderuek edo etxietan ibilte zien holan isuski haundi batzuk, baina ba holan, iñerrazkuek, “como de leña!”. Ha da. Iñarrie iminte auren “de colchón, abajo”. Ta gero manta bat azpixen be bai ta ba yasta. Ta ba gero, geruau ba ia koltxoie euki izen daurie. Koltxoie eta izerak eta danak.
- Ta haren ganien.
- Bai, bai. Gero geruau nire nebiek eta be koltxoie-ta. (Zer, karterue izin da, ala? Ez dau jo ba ateik sekule.)
- Andra bat
- Gaur berrixe izin dalako
- Ta, ba, gero, geruau euki izin daurie koltxoie eta izerak ta manta bat edo bi edo dana dalakue. Neu akordetan naz, hortoko azultxo batzukin in notsiezan neuk ta yasta, makiñan pasau ta yasta. Bai. Baia lehen ez auren eukiten izeraik be ta lehenau lehenauko denboran. Ta ha iñarrie “de colchón”. Ta gero ba mantie han. Mantie ba loditxue-edo, ez dakit nik ze izengo zan. Ta gero ganetik mantie ta yasta. Ta geruau-geruau izarak be euki izan dauriez.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia