Norberaren garbiketak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: UBI-005/028
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Bai. Ta honek lapikuek, hau ba hementxe, hori gure mutillek ipinten dau ogixe-ta, hor eukiten izen dot neuk baban [… ] baiñe oin ez dau pegetan hemen ezebe. Ba honetakuek, baltzitu iten zien, dana baltzitute, ta galdara batea sartu hautsaz ta irikiñarazo ta garbi-garbi gelditzen dire, jakin dozu hori?
- Ez
- Ba honek portzelanazkuek bai e? Bestik ez igual e! Baia portzelanazkuek bai. Ta ba San Juanetako ta iten giñuzen hor linpiezok. Ba honek lapikuok be sartu galdara batian ta bota hautse hortokue eta irikiñarazo, garbi-garbi! Holango igurtzi bat in ta garbi-garbi plantetan die, bai-bai! Honek bai, honek gelditzen die garbi-garbi.
- Eta errekara esan dozu erropak garbitzera joaten ziñela.
- Bai, nau be bai.
- Ta udan baiñutxuren bat edo holan hartzen zenduen?
- Bai, joate gintzezan e han dau e pozu haundi bet eta hara joaten gintzezan.
- Nora?
- Ba hemetik errekatik gorantza-gorantza dau pozu haunditxo bat ta joaten gintzezan. Ta ostantzien baldien garbitu ta kito! Besteik ez zauen ta, baldien garbitu ta kito!
- Eta hara joaten ziñenien ze erropagaz edo janzten ziñien?
- Ba hortoko ba kamixetan bat nebiena -edo, baten batena edo neuri eta “unas bragas y alante”! Han ibilte gintzezan apur bet, yasta!
- Trajebañorik-eta ez.
- Pentsau bez.
- Noiz euki zendun zuk lehenengo trajebañue?
- Trajedebañue? Ba, gero hemetik iñora be ez gintzezan juten ta gero ezebez. Aituzu? Gero trajebañue oingo urtietara arte ez dot euki. Oin horraxe joaten nazelako balneairure ta, oingo urtietara arte ez dot euki gero. Ta mutillek be juten zien ta ba txikiten biluzik, ta gero ba kantzontzilluekaz edo iten auren uger, ta kito.
- Karo. Ta zuk ugerrien ikasi zendun?
- Nik ez, ta euuki dot gana bat! Baia ez dot ikisi! Ta gero honek be esaten dostie: “ba ontxe!” Ontxe bai,tertzio hontan, hil in biher-ta.
- Bai ba, iñoiz ez da berandu.
- Ya, ya.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!