Errazionamenduko ogia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:02:31
- Erref: UBI-005/019
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Polizia , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Ta ez zan egoten arrazionamendu libretarik holan?
- Bai, akordetan naz! Emote oskuen ba ogixe honango erredondue etorten zan horra aguazillen etxera, Billarotik, zerien, autobusien. Ta honango erredondue zan, ta, nik ez dait ba, bakotxentzat txatal bat emongo zotsun, emongo oskun erredondue partidute ba txatal bat bakotxentzat, pertsona bakotxentzat. Diñot! Holangon bat izengo zan, baia akordetan naz juten gintzezela ogixe arrazionamientokue! Ta orixue ta be egoten zan arrazionamentuen, akordetan naz. Akordetan naz horriaz be.
-Baia ze eukiten zenduen, bakoitzak zuon kupoa.
- Bai. Ta nik pentsetan dot holan erredondue zan ogixe, kilokue izengo zan igual. Ta ha kilokue izengo zan lauentzat. Diñot!
-Ta zenbat denborarako ogixe zan.
- Ba egun guztireko!
- Egun baterako behintzat eukiten zenduen eguneroko ogixe.
- Ha egunerako ez, ha oantxe jan ta kito. Baia, aguantau gero, talue gero iten genduzen.
- Ta zelako ogixe zan?
- Ez zan hain txarra be. Ba holan, ilun antza barrutik be baia bueno, bueno! Oin iten danan moduen hortoko oin saltzen dauzenan antzekuek horrek, ze esate otsie oin? Horrek saixaz-ta? Ba hortoko klasekue izengo zan.
- Ogi baltza izeten zan.
- Baltza guztiz bez. Ez, guztiz baltza be ez zan. Ba erdiz por erdi izengo zan. Holan sai apur bat daukena. Ta holakue izeten zan hori.
-Ta estraperloana aittatu dozuz hori garixe ta artoa-ta.
- Ba nire nebak eta be bai. Ta baten nire neba batek esaten dau. Hor e, ba hortik bidien datorrela, Billerletik honantza, “Alto! Alto!”. Ta ba zera, gero denuntzixeu ta iten joazen horrek guardia zibillok hor ibilten zien pasitan, ta denuntzixau-ta. Ta baten ba baten bati nire nebiei “Que te voy a dar una no sé que”, ta “Yo también” edo esan dotso guardia zobilleri. Bueno, ba holan pasau zan seguru. Gero hameko neska batiaz ezkondu zan ha mutille, baia holan pasau zen baia, hemen guardia zobillok hemetik ibilten zien, Billerlen egon izen die guardia zobillek beti be. Ta hemen ibilten zien guardia zobillek beti be!
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!