Francorekin umeak beldurtzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: UBI-005/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Ta nire amama, bakizu hor ibili zen, ba eukin azen semiek bi, hiru kartzelan, nire osabak. Ta biziten zan Zeanurin hantxe, Kapote bentan tian etxien goratxuo hantxe bertan. Ta ba zera, Altunoste badakizu non dauen? Altunosten ta hor danien basuetan ta hor danien hillek topetan! Andrie, ba zenbet urte aukiko auezen ba, ba semiek euki bauezan ba hogeta hamar urte ba bestiek eukiko auezen ba berrogeita hamabost edo hirurogei! Hillek topetan hor basuetan. Ta gero oin esango dotsut beste, hori da egixe e! Umiena kontako dotsut oin. Ba ezkondu zan bere alabie, nire izekue, ta ba ezkondu zan ta Zornotzan bizite zien hantxe kanposantuen inguruen, han, estaziño onduen. Ta, ba, baia ordurako bizi zien lehenengo hemen Zeanurin, ta umiek Zeanitik etorri zien San Juanetan hona. Ta ba umiek ba urte bi edo hiru edo eukiko auzen, rubixo-rubixue, ta guapo-guapue zan ta ba ama ta alabie etorten zien ta ba amama hemen itxi ta ume horriaz, bere ume horriaz ta ba bera biherrak iten jute zan etxera ta, ba gero ume horrei ba eingoan ba “hau gure dot o ez dot gure” ta “ixilik e! Franco!Franco! Franco dator!”. Hori egixe da gero e! ixin de, oin esaten dana moduen “el lobo”, “Franco, Franco dator e? Franco, Franco!”. Baia horreaz akordetan naz. Nire amamak umie bere alabien umiei, ba hiru urte-edo, holango, ba negarrez edo izengo zan zeozer izengo zan. Ta “ixilik e?” ez dakit zer ta badakit zer ta ba lo edo “ez dot gure” ta ba “lo e! ez dakitz er ta Franco, Franco dator!”. Pentsa eizu zelako Francon e, berak akordauko kontue da hori e? Ta “Franco, Franco!”, umiei, bueno bueno.
- Harek be, non nondik hartuko auen hori bildurre-edo, entzunde-edo.
- Harek entzun ez, bere kauten, bere kauten. Ze hari iñok ez otsen esan hori.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!