Ubide (Bizkaia)

Amak idazten zituen herriko presoentzako eskutitz asko

Amak idazten zituen herriko presoentzako eskutitz asko <p>"Do&ntilde;a Juana la Loca"ren gazteluan egon zen preso aita. Igeltsero peoi eta abeltzain lanetan ibili zen kartzelan. Segoviara ez ziren joan aita ikustera. Amak bazuen eskola eta aitari sarritan idazten zion. Herrian idazten ez zekiten andreei ere laguntzen zien amak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Doña Juana la Loca"ren gazteluan egon zen preso aita. Igeltsero peoi eta abeltzain lanetan ibili zen kartzelan. Segoviara ez ziren joan aita ikustera. Amak bazuen eskola eta aitari sarritan idazten zion. Herrian idazten ez zekiten andreei ere laguntzen zien amak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero handik, Segoviara erun abezan. Ta aitek esaten euen animalixek moduen ba, trenien, bagoien, iasta! Bagoien e! Ta hara joan zienien han, ba, etxie zala doña Juana La Locan etxie, kastilluen egon zirela. Ta ba han arregletan-ta ba bera apuntau zala albañil batiaz, berak ez zekixen ezetan, baia ibiltearren han kanpuen ta, ba aiudante. Ta Galdakanokue zan albañil hori be ta, ederto ibilten ziela han kanpotik. Ta, ba, han in auriela ba gero konejuek eta imini aurezan ta behixek edo ez dakit zer ta, han in ioazen hiru urte!
- Baia hiru urte Bilbon ta gero beste hiru urte Segovian?
- Ez, ez, hiru urte danakaz.
- A danakaz
- Danakaz, bai, bai, bai.
- Eta, han egoten zan bitartien Bilbora joate zinien baina Segoviara?
- Segoviara ez zan jun ama be. Ba ezin joan orduen! Ta han, ba ardixek eukite genduzen ta, ba dirurik be ez zan egongo joateko ta pentsau bez joaterik-ta. Gure ama ba ordukue izin arren eskribiduten ta ondo ekizen, ba ademas egon zan e bere osaba abadiaz e Santa Lucia de Allermon han Llodixotik gora. Ta, ba, bera akabau hango eskolakue ta, ba gero Llodixora be jute zan estudixetan ta esaten otsiela: “Hau, e, Epifanatxioi e”, Epi jakon izena ta “ Epifanatxoi e maistra erakutsi /biotsau/ bihar dotsau”, baia gero nok pagau falta, nok pagau falta ta, baia asko ekixen eskolan, ta gure ama eskribidu ta eskribidu, ta hemengo andrai be eskribidu otsen kartak gizonai.
- A bai?
- Bai, ze hemen danak, Malenak be ez zekixen, ta Enkarnzionek be ez zekixen, Enkarnazion zan Gorrixen ama. Ta ez zekixen eskribiduten ta leiduten bez, ta ba gure ama ibiltze zan haiei eskribiduten ta bueltan, harek gixonak ekixien. Ze, Malenan gizona sano zan jakitune, ta Gorrixena be bai ta ba, andrak ez zekixen leiduten ta eskribiduten bez. Ta gure ama eskribitan harena ibilten zan, ta leidu be bai kartie in biher! Ze ba ez zekixen ta!
- Orduen e, kartak eskribidu ta heldu, heltzen zien?
- Bai, bai, bai.
- Orduen e allegetan jakozen.
-Bai, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia