Ubide (Bizkaia)

Aita Bilbon eta Segovian preso

Aita Bilbon eta Segovian preso Gorriak zeuden alde batetik, eta karlista eta erreketeak bestetik. Aita Bilboko karmeldarren komentuan egon zen preso, eta handik Segoviako kartzelara eraman zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gorriak zeuden alde batetik, eta karlista eta erreketeak bestetik. Aita Bilboko karmeldarren komentuan egon zen preso, eta handik Segoviako kartzelara eraman zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduen nortzuk ibil zien hemen, reketiek?
- Hemen ibil zien e, gorrixek eta ba karlistak. Ta reketiek ba ba karlisten fabore!
- Ta zuek ze eduki zenuen gehixen bat, reketiekazta. Hemen jendiek ze euki ebazan problemak gehixenbat reketiekaz-eta?
- Bai, hemen bertakuekaz, baia ni neu horko gauzak ez dodaz akordetan, nik esan daurezenak, bai.
- Eta orduen jentie berton, ez zan ibilli Bilboko kartzeletan-eta?
- Bai, akordetan naz ni, ba, nire aite egon zan Karmelon. Ta joaten gintzezan, nire amagaz-ta, ba ni txikitxue ta asto ganien Zeanuriraiño, ta izerrak ta, akordetan naz ba seiretan egoten zan hor tranbi zahar bat hor, Zeanurin. Ta hemetik Malena ta, joate gintzezan zerera, Bilbora joateko Zeanurire ta ni asto ganien joaten nintzen, ta akordetan naz baten izarrak egon ziela, horrexegaz akordau eiten naiz e! Ta joaten gintzezan e hara, Karmelora. Ta gero Karmelon, akordetan naz ointxe be egon zien jente asko han barruen, barruen, barruen. Ta Karmelo da han fraillien lekuen egon izin zien horrek, egon zien-ta. Han egon zien pasillo hauundixek, ta jentetan han barruen egon zan ta, ba ni neskatue ez dakit zer ta, ba gero, egon zien han bentanak be haundixek, ta bentanak holan egon ziren lelengo burdiñezko barrotiek. Ta gero egon zan alanbre txikitxue, hori konejuei iminten jakiena modukue? Han, horrexegaz akordetan naz ni. Ta, ba gure aitek be esango osten zeozer, ta ba amak esate auen: “ba, zoiez zu alkatiana, ta Urlixana ta, ba nik ez dotela ezer in”, ta ez dakit zer ta badakit zer ta konduktie ona emoteko ta zer-ta. Aitek e, amak esate otsen seguru: “zuk ez dekozu lagunik iñor be!”, ta ez dakit zer ta badakit zer ta badakit zer! Ta ba bueno, hiru urte in oazen.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia