Arropa garbitzen, diru truke
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-061-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Maddi Soroa
- Data: 2011(e)ko urriaren 13a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: TOL-061/010
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak
Transkripzioa
- Arropa kanpokoa garbitzen gendun guk. Bai. Gurdi, gu eta zan basarriya bi bizitzekua eta biyok arropa kaleko arropa garbitzen gendun, etxez etxe arropa biltzen eta han, zean labadoren labadora eo badao hor?
- Labaderoa?
- Labaderua. Hor busti ta gurdin behiakin etxea eaman. Geo egosi.
- Egosi arropa?
- Arropa barrika batzutan egosi eta geo garbittu eta esaten dizuten ur hortan erreka hortan astindu ta aklaratu ta atzea etxea eaman eta geo zabaldu. Egualdi ona zeonen zabaldu eta geo pleatu eta entreatu osteunen-eo hola.
- Ta egosi, nola egosten zenuen?
- Ba egosten gendun, zea zan “este” bidoia bezelako bat eta han subakin “este” likidoa ez dakit ze botatzen zitzaion, kaustika eo zeoze botatzen zitzaion ta harekin egosten gendun barrikan, eta geo osteunetan, nere ahizpa zaharrenak ibiltzen zan, ni ez nitzan ibili behin ere. Hua ibiltzen zan ba arropa entreatzen, berriz. Garbitu ta pleatu, pardelakin eta bakoitza bere etxeta.
- Ta garbitzen ahal zan?
- Bai, bai, bai. Zuri-zuri-zuri. Bai. Ordun ez zan, ez labadoraik eta ezer ez zan ordun.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!